Xedea: Mikrobiota eta Osasuna

Pariseko Pasteur Institutuan, Urriak 17-19 bitartean, 4th World Congress on Targeting Microbiota bilera ospatu zen. Bertan, mikrobiotaren ikasketan emandako azken aurkikuntzak eztabaidatu ziren; bai eta honen papera osasun eta gaixotasuenean.
Nitxo ekologiko zehatz batetako mikroorganismo egoilar komunitatea edo mikrobiota, kasu honetan giza edo animalia batetakoa, era askotakoa eta ugaria da. Gizaki gorputzeko, organismo guztian zehar; azala, birikak, digestio aparatua (ahotik hasita heste-lodi arte) barreiatzen diren 10 mikroorganismo daude gizaki zelula bakoitzeko, osasunean guztiok oinarrizko papera betetzen dutelarik. Hesteetako mikrobiotak zehazki, ez bakarrik digestio osasunean, osasuneko alderdi orokorretan, hala nola, obesitatean, osasun metabolikoan edo sistema inmunitarioan, oso paper garrantzitsua betetzen du. Hortaz, hesteetako mikrobiotaren desorekek (disbiosis delakoek) gaixotasun desberdin batzu garatzea bideratzen dute.
Mikrobiota ikasketaren erronka nagusiak eta bilera honetan eztabaidatu zirenak, honakoxeak dira: ikasketarako egindako sekuentziazio ugarien informazio interpretazioa, mikrobiota bat osansutsua dala adieratzen duten markatzaile edo profilen definizioa, mikrobiotaren kalitatean eta dibertsitatean eragin ditzaketen metodoen garapenak, dieta edo gorotz trasplanteen bidezkoak kasu.
NEIKEReko Animalia Osasuneko Departamenduko, Ana Hurtado eta Medelin Ocejo elikadura-segurtasun ikerketa taldeko partaideak hurbildu ginen. Bertan, oilaskoen heste-itsuko mikrobiotaren ikerlanaren emaitzak eman genituen aditzera poster bidez (INIA RTA2013-00086-00-00 proiektua). Proiektu honen helburua, adinaren, dietaren (prebiotikoak) eta arrazaren eragina mikrobiotan aztertzea litzateke. Bai eta, mikrobiota beraren eragina bakteria patogenoen kolonizazio aurka, adibidez, Campylobacter infekzio aurkako metodo gisa. Informazio gehiago nahi izanez gero; https://www.microbiota-site.com/

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *