One Health: gizaki eta animalia osasuntsuak, ingurune segurua

Rudolph Virchow (1821-1902) patologo alemaniarrak XIX. Mendean zoonosi hitza erabili zuen lehen aldiz gizaki eta animaliengan komunak diren gaixotasunak deskribatzeko. Egun, zoonosi hitza animalia zein gizakien artean kutsakorrak izan daitezkeen infekzioak izendatzeko erabili ohi da. Gizakiei eragiten dieten agente kutsakorretatik %60 baino gehiago eta susperraldian dauden gaixotasunetatik %75, zoonosiak (WHO-OIE, 2014) direla estimatzen da. Animalien gaixotasunek, animalia-gizakia trasmisio zuzenaz, bektoreen edo kutsatutako jakien bitartez, gizakien osasunean eragin dezakete.

Duela gutxi, albaitaritza arloko epidemiologiaren aintzindaritzat jotzen den Calvin W. Schwabe (1927-2006) “One Medicine” hitza sortu zuen, gaixotasunak espezie bakar batetakoak urritan izan ohi direla adierazteko. Are gehiago , gaixotasunaren patogenia, prebentzio estrategiak, diagnostiko eta tratamenduak antzekoak izan ohi dira animalia eta gizakietan. Nahiz eta kontzeptu honen garapena eman, ararroa izan ohi da, egun, gizaki zein animaliei eragiten dieten patogenoen infekzioei aurre egiteko bide amankomuna izatea medikuntzak zein albaitaritzak.

“One Health” kontzeptua  “One Medicine” kontzeptuaren bilakaeratzat jo daiteke. Bertako, nazio arteko,  zein, mundo mailako, gizaki, animalia zein ingurunearen ongizatea bermatzeko kolaborazio multidistiplinar gisa definitzen da (National Research Council, 2015). 2008. urtetik Eurepear Batasuna  “One Health”  kontzeptua sustatu nahian dabil eta 2012. urtean Munduko Bankuak, lan egiteko modu honek ekonomiari ekar dakiokeen onuraren berri eman zuen aditzera (People, Pathogens and Our Planet, http://www-wds.worldbank.org/external/default/WDSContentServer/WDSP/IB/2012/06/12/000333038_20120612014653/Rendered/PDF/691450ESW0whit0D0ESW120PPPvol120web.pdf).

Honela, “One Health” osasunarekin erlazionatutako arazoei aurre egiteko irtenbideak garatzeko estrategia litzateke. Gizakia, animaliak eta ingurunea elkar lotuta daudela onartu ezkero, estrategia koordinatu eta multidistiplinarra beharra ikusten da gizaki-animali-ekosistema interfazeari dagokion edozein arrisku ekiditeko. Animalia osasuneko Departamendua, NEIKERren,  “One Health”  delakoaren ekimenarekin bat dator, ospital eta Osasun alorreko erakundeeekin elkarlanean arituz, zenbait gaixotasun zoonotiko (Entzelopatia kutsakor, salmonelosia, kanpilobakteriosia, Q sukarra e.a)-ri aurre egiteko, albaitaritza eta medikuntza elkar lotuz.

Irudiaren egilea: NEIKER- Animalia Osasun Saila

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *