Mastitisaren eta txahalen hesteetako osasunean esneko mikrobiotak duen eragina argitzen

Errapeko min edo mastitisa, errapearen hantura da, esne-behietan suertatzen den gaixotasun ohikoena da eta sektorean antibiotikoen erabilpenaren arrazoi nagusia da. Mastitisak batez ere bakterioek sortutako infekzioen ondorio dira, errapeko mina duten behien esnean espezie askotako bakterioak bakantzen dira. Behi osasuntsuen errapeetan (esteriltzat jotzen zen lekua) egindako metagenomika ikerketek aniztasun handiko bakterio komunitateak deskribatu dituzte, disbiosi egoera (bakterioen populazioaren desoreka) mastitisaren garapenerako joeraren faktore bat izan daitekeela defendatu da. Bestalde, oritzak (txahalen lehenengo elikagaia) txahalen hesteetako osasun egoeran eragin handia du, baina bere kalitatea neurtzeko immunoglobulinen (IgG) edukia eta osagai nutrizionalak kontuan izaten dira, bere mikrobiota edo zelulen edukiera kontuan izan gabe. Testuinguru honetan, NEIKERen Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatutako 2019ko I+G+b proiektuen deialdiaren barnean, “Esnearen mikrobiotaren eragina errapearen osasunean, oritzaren kalitatean eta txahalaren hesteetako mikrobiotaren garapenean” (PID2019-106038RR-I00) izeneko 3 urteko proiektua abiatu da. Proiektu honen helburua teknika mikrobiologikoak, immunologikoak eta sekuentziazio masiboak elkartzea da, hiru helbururekin: (i) behi esnearen mikrobiota egoera desberdinetan eta esnealdian zehar karakterizatzea, (ii) txahalen hesteetako mikrobiota beraien amen oritzeko mikrobiotaren eta profil immunologikoaren arabera alderatzea, infekzioekiko duten sentikortasuna ikertuz, eta (iii) esneko erresistoma antimikrobianoen kontsumoaren arabera bereiztea.

Argazkia: NEIKER-Animalia Osasun saila

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *