Klima-aldaketari eta gaixotasunei buruzko hitzaldi laburrak

Datorren ostegunean, urriak 21, 12:00-14:00 h, on line, BBSRC-k, Biotechnology and Biological Sciences Research Council, (Swindon, Erresuma Batua) antolatutako hitzaldi batzuk ikus ditzakezue. Ekitaldiak “Climate Change Bites” (Klima-aldaketako mokaduak) du izenburutzat, klima-aldaketak landareetan, animalietan eta gizakietan bektoreek transmititutako gaixotasunak nola sustatzen dituen aurkezpen laburreko programa bat barneratzen duelarik. Ingelesez izango da eta Victoria Gill BBCko zientzia-, teknologia- eta ingurumen-kazetaria izango da buru.

Web-mintegiko parte hartzaileak honako hauek dira:

Gary Foster irakaslea, Bristolgo Unibertsitateko Landare Patologia Molekularreko katedraduna, landareen birologian eta landareen biologia molekularrean espezializatua.
Rachel Lowe doktorea, London School of Hygiene & Tropical Medicine eskolako irakasle Elkartua, gaixotasunak transmititzeko arriskuan espezializatua
Bethan Purse doktorea, Erresuma Batuko Ekologia eta Hidrologia Zentroko zientzialaria, populazioen ekologian espezializatua
Raman Velayudhan doktorea, Albaitaritzako Osasun Publikoko burua, Bektoreen Kontroleko eta Ingurumeneko burua, Osasunaren Munduko Erakundea, dengearen prebentzioan eta kontrolean espezializatua.
Tianna Brand doktorea, Animalien Osasunerako Mundu Erakundearen (OIE) aholkularia, mundu mailako lehentasun berrietan espezializatua eta “One Health – Una sola salud” delakoan.

Aurkezpenen ondoren, klima-aldaketak bektoreek transmititutako gaixotasunetan duen eraginari buruz eta ikertzaileek horri aurre egiteko egin dezaketenari buruzko mahai-inguru bat egingo da.

Doan erregistratzeko esteka: https://www.eventbrite.co.uk/e/clime-change-bites-tickets-180020224337?aff=ebdsoporgprofile

Argazkia: Markus Spiske en Pexels

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *