Hila honetan bi gazte ikertzaile berri batu zaizkigu Animalia Osasuneko Departamendura, zehazki, Mikobakteriosien ikerketa lerrora eta basa-animalien osasun-zaintzara. Biek Nekazal eta Elikagai Ikerketa eta Teknologia Institutu Nazionaleko, INIA delakoaren, doktoretza bekak lortu dituzte (2015ko deialdia). Ikerketa munduan murgiltzeko gogo eta ilusio handiz datozkigu.

Maria Canive Ruiz Madrilgo Unibertsitate Complutensean Albaitaritzan lizentziatua da eta Euskal Herriko Unibertsitatean burutu du Mikrobiologia eta Osasuna Masterra. “Mycobacterium avium subsp. paratuberkulosi-ak eragindako infekzioekin, agerikoak zein latenteak, loturiko markatzaile inmunologiko eta genetikoak” (RTA-2014-00009-C02-02) proiektuan, bere tesia burutzeko lan egingo du, Marta Alonso Doktorearen zaintzapean. Proiektu honi buruz informazio gehiago nahi izanez gero sartu esteka honetan.

Lucia Varela Castro, Compostelako Unibertsitatean Albaitaritzan lizentziatua, Bartzelonako Unibertsitate autonomoan burutu du Lur-ekologia eta Fauna eta Flora Biodibertsitatearen Kudeaketa Masterra. “Behi- tuberkulosi kontrol estrategiak basa-gordailu (azkonar eta basurdea) eta etxe-gordailutan” (RTA2014-00002-C02-02) proiektuan arituko da Marta Barral doktorearen ikuskaritzarekin. Proiektuaren berri gehiago hemen duzue.

NEIKER-Animalia Osasuna Saila-ren argazkia

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *