Erleen etsaia: liztor beltza

ATLANTIC POSITIVE (Interreg Atlantic Area EAPA_800/2018) proiektuan parte hartzen dugu. Proiektua, diziplina anitzeko ikuspegi baten bidez planifikatu zen, liztor beltzari buruz (Vespa velutina) eta hura kontrolatzeko eskuragarri dauden teknologiei buruz gaur egun dauden hutsak konpontzeko. 2019an hasi zen, liztor asiarraren inbasioa kudeatzeko estrategia transnazional bat garatzeko helburuarekin, eta helburu hauek izan ditu:
• Espezieari buruzko ezagutza eta zerbitzu ekosistemikoetan dituen ondorioak hobetzea.
• Liztorren populazioa kontrolatzeko eta intsektu polinizatzaileengan duen eragina minimizatzeko teknikak garatzea.
Vespa velutinaren inbasioak ingurumenean eta sozioekonomian izan dituen ondorioak aztertzea.
• Inbaditutako eremuetako erlategietan izurria kudeatzeko ikuspegi berriak garatzea.

Web-orrian (http://atlanticpositive.eu/ ) proiektuari buruzko informazioa, parte-hartzaileak, berriak eta prestakuntza-bideoak aurkituko ditzakezue.

Argazkia: NEIKER-Animalia Osasun saila

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *