Endosinbionteak eta kaparrak

Endosinbionte kontzeptua, organismo bat beste baten barnean bizi izatean datza. Artropodoekin, kaparrak barne, elkar loturiko hainbat bakteria aurkitu dira simbionte, mikrosinbionte eta endosinbionte (sinbiosi endozelular moduan biziz) bezela sailkatuz. Wolbachia, Rickettsia y Francisella generoen bakteria batzu, sinbionteak dira kaparretan mantentzen direlarik estadio eta obarioetan zehar, baina oraindik ezin izan da zehaztu simbionte hauetariko asko patogenoak diren. Organismo hauek kaparren obarioetan soilik egote izanak, elikatze prozesuan trasmititzea ia ezinezkoa egiten du. Halere, kaparretan soilik isolaturiko bakteria endosinbionte guztiak, agente patogeno potentzial gisa kontsideratu beharko lirateke. Gogoratzeke dago, Coxiella burnetii, Rickettsia slovaca eta R. africae bakterioak lehenik kaparretan isolatuak izan zirela eta riketsia ez patogenotzat hartu, gizaki kasu klinikoetan isolatu ziren arte. Ba al dago endosinbionterik gure kaparretan?

Gai honekin erlazionaturik, Portugaleko zentroetako, zein Carlos III.-ko (Mikrobiologiako zentru nazionala) lankide batzurekin elkar lanean, ikerlan bat burutu dugu Francisella tularensis subesp. holarctica-ren agerpena bektore zein gordailutan aztertzeko. Bakteria hau, Tularemia gaixotasunaren eragilea da gizakian. Castilla eta Leon-en nagusiki, 1997 eta 2011. urteetan gaixotasun honen agerraldiak egon ziren, lusaguen (Microtus arvalis) populazio igoerarekin bat. Zoonosi honek lagomorfo eta karraskari txikiei ere eragiten die. Infekzioa, larruazaletik, airetik, digestio bidetik, zein kapar ziztada bidez trasmititzen da. EEA-ko laginei dagokienez, 680 kapar eta 252 ugaztun txiki aztertu ondoren, guztiak negatiboak izan ziren F. tularensis holarctica presentzian. Halere, Dermacentor reticulatus espezieko kaparren % 83,5 Francisella spp-ren endosinbionte baten presientzian positibo izan ziren. Oraingoz, aurkikuntza honen esanahi biologikoaren berri ez dugu. Lan honi buruzko informazioa gehiago nahi izanez gero, lasai aski, jarri gurekin harremanetan.

Lopes de Carvalho I, Toledo A, Carvalho CL, Barandika JF, Respicio-Kingry LB, Garcia-Amil C, García-Pérez AL, Olmeda AS, Zé-Zé L, Petersen JM, Anda P, Núncio MS, Escudero R. Francisella species in ticks and animals, Iberian Peninsula. Ticks Tick Borne Dis. 2016; 7(1): 159-65.

Argazkiaren egilea: NEIKER- Osasun Saila. Dermacentor reticulatus (ezk.), Haemaphysalis punctata (erdian), Ixodes ricinus (esk.)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *