Dieta eta mikrobiotaren eragina inmunitate-sisteman

Hesteari loturiko ehun linfoidea (GALT delakoa; ingeleseko Gut-associated lymphoid tissue eratorritako siglak), organismoko organo linfoide zabalena da. Agente patogenoen aurkako borrokan eta jaiotza ondoko inmunitate-sistemaren heltzean du eragina. GALTeko mikrobiotak hesteko muki-mintz mailako inmunitateko garapen eta heltzean parte hartzen du; muki-mintzak kolonizatuz, patogenoen sarrera eragotziz, patogenoen esklusio selektiboan parte hartuz, bide batez, hostalariaren osasunean eraginez. Dietak, digestio-traktuko mikrobiotan, berebiziko eragina du. Beraz, ezin daiteke ezbaian jarri dieta, mikrobiota eta inmunitatearen artean elkar lotura dagoela, baina, lotura honen mekanismoen jakinduria urria da.
Untxian, GALT, beste ugaztun batzuetan baino garatuagoa dago, antolatutako bi ehun linfoide egitura dituelarik; sacculus rotundus delakoa eta apendize bermiformea. Bi egiturek untxiaren ehun linfoideko %50 osatzen dute. Halaberki, untxietan M zelulen populazioa goraipatzekoa da. M zelulak, hesteko argitik, berezko laminara mikroorganismo eta beste partikula batzuren garraioan espezializatutako zelula epitelialak dira. Berezko laminan inmunitate-zelulekin interakzioak ematen dira, hesteko muki-mintz mailako inmunitate hasieraren arduradunak izanik.
Animalia Osasuneko Departamenduko zenbait ikertzaileek Leon eta Manitobako Unibersitateko beste ikertzaile batzuekin batera, dietaren aldaketek GALTeko konposaketa zelularrean nola eragiten duten azaltzen duen artikulua argitaratu dute (esteka). Zehazki, M zelulen eta aktibatutako makrofagoen kopuruan eragina, dietaren arabera, patogenoen esklusio selektiboa indartu edo ahuldu daitekeelarik. Aurkikuntza hauek ekoizpen animalientzat, hala nola, gizakientzat interesgarriak izan daitezke, zenbait gaixotasunen prebentzio edo tratamendu bide berrien diseinua dieta edo/eta mikrobiota aldaketetan ahalbideratu dezaketelarik.

Argazkiaren egilea: NEIKER- Animalia Osasun saila

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *