Albaitariaren Nazioarteko Eguna

2000. urtean Albaitariaren Nazioarteko Eguna sortu zuen Munduko Albaitaritza Elkarteak, urtero apirileko azken larunbatean ospatzen dena. Beraz, aurten apirilaren 29a izango da, eta honako lema hau izango du: “Aniztasunaren, ekitatearen eta albaitari lanbidearen inklusioaren sustapena”. Lema honen bidez oztopoak ezabatu nahi dira, eta aniztasun, ekitate eta inklusioa helburu dituzten politika eta jardunbideen bidez, askotariko mundu honetara sarbidea hobetu. Albaitari guztien ongizatea hobetzen da kontzeptu hauek sustatzen eta aplikatzen direnean.

Gizartearen gehiengoak albaitariaren papera indibiduo mailako klinika arloko lanarekin lotzen du, honek giza medikuntzarekin duen loturagatik. Hala ere, askotan ez da ezagutzen albaitariak jakiak eta establezimenduak ikuskatzeko egiten duen lana, hala nola, taberna, jatetxe, jantoki, elikagaiak prozesatzeko planta eta elikagaiak banatzeko gune handietan, besteak beste.

Baina Animalien Osasun Sailetik animalia handien albaitariak nabarmendu nahi ditugu, bai eta osasun globalean duten garrantzia handia ere. Elikagai seguruak ematen dizkigun azienda osasuntsua izatearen erantzule dira. Bere lanen artean, ezagupen praktikoak aplikatzeaz gain, abeltzainak erabilera- eta biosegurtasun-protokolo egokiak edukitzearen garrantziaz kontzientziatzea dago, bai eta gaixotasunak kontrolatzeko, baserri bakoitzaren beharretara egokitutako txertaketa-programa on bati buruz kontzientziatzea ere. Gaixotasun batzuen izaera zoonotikoa kontuan hartuta, guzti horrek osasun globalaren hobekuntza dakar. Osasun globalaren alorrean gero eta garrantzi handiagoa hartu beharko genuke kontuan hartuta populazioen maneiua, Covid19ren pandemian hainbesteko garrantzia izan duena, gure eguneroko lana dela. Gure esperientzia ez da alferrik galdu behar, eta erabaki-foro horiek lortzeko gai izan behar dugu.

Azken finean, egun seinalatu honetan Albaitari guztiak zoriondu nahi ditugu, profesionalez osatutako talde bat, jarduten garenean jarduten garela ere, garenaz oso harro gaudenak, Albaitariak.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *