Aitorrek bere tesiaz hitz egin du

Joan den abenduan, Aitor Cevidanes Miranda (Donostia, 1989) NEIKEReko Animalien Osasun Sailean sartu zen, doktoratu ondoko 2 urteko “Juan de la Cierva” kontratuarekin. Aitor albaitaritzan lizentziatu zen 2012an Zaragozako Unibertsitatean. Gero, “Ekologia lehortarra eta Bioaniztasunaren kudeaketa” masterra egin zuen 2014ean Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta bertan, paisaiaren urbanizatzeak mikrougaztunen ektoparasitoetan zuen efektua ikertu nuen. Doktoregotza ikasketak Txilera eraman zuen. Bertan populazioen osasuna eta kontserbazio biologikoa ardatz dituen “Kontserbazioaren Medikuntza” doktoregotza programan burutu zuen tesia, Txileko Andres Bello Unibertsitatean. “Kapar, arkakuso eta bektore bidez kutsatutako patogenoen transmisioa Andeetako azeri eta txakurren artean Txileko paisaia antropikoan” tesia defendatu zuen 2019 bukaeran, Javier Millánen zuzendaritzapean. Orain NEIKERen lan egiten du doktoradu ondoko ikerlari bezala. Duela gutxi, tesi-lanari buruzko elkarrizketa bat egin du, eta esteka honetan aurkituko duzue: https://www.unibertsitatea.net/aktualitatea/aitor-cevidanes. Elkarrizketa, UEUk (www.ueu.eus) antolatutako #txiotesia (Txiokatu zure tesia 6 mezutan) lehiaketan parte hartzeagatik egin zen: https://www.unibertsitatea.net/txiotesia/txiotesia-5/akain-eta-arkakusoen-transmisioa-andeetako-azeri-eta-txakurren-artean-txileko-paisaia-antropikoan

Argazkiaren egilea: Claudia Ulloa

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *