2020ko Antibiotikoen Erabilera Arduratsuaren Europako Eguna: etorkizuneko pandemien prebentzioaren One Health estrategiak

Beste urte batez, Azaroaren 18an, Antibiotikoen Erabilera Arduratsuaren Europako Eguna ospatu zen. COVID19a baina lehen, pandemia izateko arrisku nagusia eta gure inguruko Osasun Publikoaren arazo handiena antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioena zen. Eskuragarri ditugun antibiotiko guztiekiko erresistenteak diren bakterioen infekzioen ondorioz urtero 700.000 pertsona baina gehiago hiltzen dira. Urte hasieran COVID19-aren pandemia eragin duen SARS-CoV-2 birusaren bat-bateko agerpenak,  ez du antibiotikoekiko erresistentzia bigarren maila batean bakarrik utzi, arazoa larriagotzen ere lagundu lezakeela uste da. Pandemiaren hasierako garaietan, ezjakintasunaren eta egoeraren larritasunaren aurrean ospitaleetan antibiotikoen erabileraren gorakada garrantzitsua gertatu zen. Gerora, esperientziak COVID gaixoetan bakterioen koinfekzioek garrantzia ez dutela erakutsi du. Gaixotasunaren ezagutza hobeak eta terapeutikako jarraibideen ebazpenen hobekuntzak, bere tratamendurako antibiotikoen erabileraren murrizpena ekarri du. Gainera, pandemian zehar ambulategietako antibiotikoen preskripzio kopurua murriztu egin da. Bestalde, prebentzio eta higiene neurriek eta diagnostiko frogen sustapenak, infekzioen murrizpenean ondorio positiboak izan ditzakete eta hortaz antibiotikoen erabileraren beharrak murriztu.

Nahiz eta pandemiak Antibiotikoen Erabilera Arduratsuen sustapen programak kaltetu eta geldiarazi dituen, zoonosi hau Animalien Osasunaren eta Osasun Publikoaren (“One Health” – “Osasun bakarra”) elkarlana beharrezkoa dela azpimarratzen duen adibideetako bat da. Modu honetan, zoonosiei eta antimikrobianoekiko erresistenteak diren bakterioen hedapenari aurre egiteko. Orain arte hartutako neurrien ondorioz, Espainian animalien eta baita gizakien medikuntzan 2015etik antibiotikoen kontsumoaren joera gutxituz doa. Albaitaritzan esaterako, 2015ean 402mg/CPU (Populazioaren Zuzenketa Unitatea) kontsumitzetik 172.4mg/CPU kontsumitzera pasatu zen 2019an, 2018. urtean Espainia antibiotiko kritikoen (b mailakoak) kontsumoa gehien gutxitu zuen herrialdea izanik. Hauek eta beste datu batzuk 2019-2020 urteko Antibiotikoekiko Erresistentzien aurkako Plan Nazionalaren (PRAN) txostenean aurki daitezke.

NEIKER-eko Animalien Osasun Sailean “One Health” ikuspegia erabiliz, zoonosiak saihesteko ahaleginean eta abeltzaintzan aurki daitezkeen bakterio erresistenteen zainketan lan egiten dugu. Baita Euskal Herriko abelburuen gaixotasun infekziosoen intzidentzia gutxitzeko eta hauen kontrol neurriak garatzeko ere.

Argazkia: Herritarrak antibiotikoekiko erresistentziaren arazoaz kontzientziatzeko lehen sinbolo orokorra

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *