Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publiko eta Donostiako Udaletxe bitartez, bai eta partikular batzuren aldetik, 3 kasuen ezagutza izan dugu. Hauetan, haurrak, gurasook diotenez, irudian agertzen den 2 cm-ko zimitz batez koskatuak izan ziren. Usteak direla diogu, haien etxeetan aurkitu zen “zomorro” bakarra izan zelako berau. Zimitz edo dena delakoaren identitatea jakiteko beharra, hiru familietatik bik Erdialdeko Ameriketara bidaia aurki egina zutelako zen, bertan, “vinchuca” (Triatoma infestans), “Chagas” gaixotasunaren bektorea, (gizakietan eragin itzelak eta endemikoak sortarazten dituena herrialde horietan), hemen aurkitutako zimitzaren morfología eta tamainu antzekoa zuelako. Gipuzkoan lan eta lankide izateaz gain, laguna dugun Xanti Pagola-Carte entomologoarekin jarri ginen harremanetan, honek Leptoglossus occidentalis pinuko zimitz amerikarra zela berretsi zigun. 2009. urtean bera izan zen, Kantauri Itsasoko Ertzean espezie inbasore honen lehen aipua egin zuena (PDFa deskargatu). Espezie belarjale bat da, beraz, printzipioz, ez dio gizakiari kalte, ez eta koskarik egiten. Udazken eta neguan etxeetan sartu ohi da aterpe bila. Hala ere, Xantik dionez, genero berdineko Leptoglossus chilensis, beste espezie belarjale bat ere, ustekabeko koskekin erlazionatu da (PDFa deskargatu). Interesgarria den gaia da, konfirmatzeke legoke ea intsektu honek, estrés eta defentsa moduan, gizakioi kosk egin dakigukeen.