Basabereak kaparrek transmititutako gaixotasun anitzen ostalariak dira. Baina Anaplasma spp-ak basabereetan duen prebalentzia eta aniztasunari buruzko informazio gutxi dago. Ikerketa honetan RT-PCR teknika erabili dugu Anaplasma espezien banaketa aztertzeko. Honetarako, Asturias eta Euskal Autonomia Erkidegoko 625 abereren bare laginak erabili ditugu (137 zerbido, 227 basurde eta 261 haragijale).
Zerbidoetan Anaplasma phagocytophiluma nagusi bada ere, basurde eta haragijaleen lagin guztietan ordea espezie hau ez zen agertu. Anaplasma marginalek abelgorrian eragina du eta Anaplasma ovisek ardi-aziendan. Bi Anaplasma intraeritrocitario hauek ez ziren zerbidoetan agertu, bai ordea beste espezie batzuk, zeintzuk animali bakan batzuetan eragina duten soilik: Anaplasma centrale orkatz eta orein banatan eta Anaplasma bovis 4 orkatzetan. Bestalde, teknika molekularren erabilerak, berria izan litekeen Anaplasmataceae espezie baten sekuentzia genetiko berriak identifikatzea posible egin du. Hori horrela, azkonar baten, Ehrlichia sp. berri bat aurkitu genuen, zeinen 16S rRNA genearen sekuentziak (1392 nt sekuentziatuak) sekuentzia hurbilenarekin (Ehrlichia chaffeensis) %97,3-ko homologia zuen soilik. Ikerketek aurrera egin beharko lukete, espezie honen identitatea eta garrantzia argitzeko, eta etxe-haragijaleei eraginik egiten dion frogatzeko.
Abere espezie bakoitzean, anaplasmen presentzia eta kaparren infestazioaren arteko harreman estua dago. Adibidez, zerbidoetan jasotako kapar nagusia Ixodes ricinus izan zen, Europako A. phagocytophilum bektoretzat hartzen dena. Basurdeetan, Dermacentor espezieak izan ziren nagusiak eta Ixodes hexagonus haragijaleetan. Halako ikerketek, Anaplasma espezie ezberdinek, basabereengan eta etxe-abereengan duten eragina ebaluatzen lagunduko digute. Ikerketa hau INIA RTA2011-00008-C02-01/02-k finantziatu du, NEIKER era SERIDA-k ere parte hartu dutelarik.
Emaitzak hemen argitaratu dira:
García-Pérez AL, Oporto B, Espí A, Del Cerro A, Barral M, Povedano I, Barandika JF, Hurtado A. Anaplasmataceae in wild ungulates and carnivores in northern Spain.Ticks and Tick-Borne Diseases 2016 Mar; 7(2): 264-269.
Interesa dutenek artikulu osoa eska diezagukete.