Urriaren 25ean, XIX. Bioarabako ikerkuntza eta berrikuntza jardunaldia egin zen Vitoria-Gasteizeko Europa Jauregian (esteka). Urtero egiten diren jardunaldi hauen xedea, osasun-arloko ikerketan eta “bio” sektoreko enpresetan jarduten duten langileen arteko topaketak antolatzea da, helburu berdinak lortzeko dituzten ideiak partekatzeko eta etorkizunari begira ikerketa eta berrikuntza proiektu berriak proposatzeko, beti ere, herritarrak izanik onura hauen guztien onuradunak. Jardunaldi hauen formatuak gaiaren araberako lan-mahaiak barne hartzen ditu, non, osasun-arloko ikerketan lan egiten duten profesionalek, baita enpresa eta gizartearen ordezkariek parte hartzeko aukera duten. Aipaturiko lan-mahai hauetan, medikuntza eta osasun publikoan lehentasuna duten zenbait gaiei buruz hitz egin zuten. Bigarren urtez, NEIKEReko Animalia Osasun Saileko hainbat ikertzaileek workshopak deritzen hauetan parte hartu dugu, Arabako Unibertsitate Ospitaleko (AUO) Canut Doktore eta Portu Doktoreek gonbidatuta. Aurten “Antibiotikoak eta gaixotasun infekziosoak” izenburua zuen mahai inguruan parte hartu genuen AUOko, EHU/UPVko, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko eta Vitoria-Gasteizeko Udaletxeko Osasun Publikoko ikertzaileekin. NEIKERen izenean joan ginen ikertzaileek, workshopeko gaiei buruzko lan ildoak azaldu genituen eta aliantzak eta etorkizunari begira elkarlanean aritzeko interesa antzeman genuen. Gaixotasun infekziosoei dagokiela, Espainian detektatu diren Dengue edo Crimea Congo azken kasu autoktonoak direla eta, Araban, bektoreek transmititzen dituzten giza gaixotasunek kezka berezia sortu dute. Izan ere, bai rickettsiosis zein Lyme gaixotasunaren intzidentzia altuak jaso dituztenez, informazio eta protokoloak trukatu ahal izateko harremanetan jarriko gara. Mahai inguruko partaide gehienak antibioerresistentzien esparruan ere sartuta zeuden. Ondorioz, talde bakoitzak (NEIKERek barne) gai honen inguruan proposatzen dituen ikuspegi ezberdinak mahaigaineratu zituen. Hortaz, Bioaraba ekimena Osasunaren ikuspegi globalaren “One Health – Osasun bat” deritzonaren bitartez, arazoei aurre egin ahal izateko beharrezko pausoa da, non, EAEn bai giza osasun zein animalia osasunarekin zerikusia duten eragile gehienak inplikatzen dituen.