Webinar: Ikasitako immunitatea, behaketak teoria baten bila

Duela urte batzuk arte, sistema immunitarioa gaixotasun bakoitzerako txerto espezifikoen bidez soilik estimulatu zitekeela uste zen. Denborak aurrera egin ahala, txertoen edo bestelako immunoestimulatzaileen ebidentziek, horiek diseinatu ez ziren beste gaixotasun batzuetarako babesten dutela ikusi izan da, immunitate ikasia deritzo mekanismo honi. Hala, gizakietan tuberkulosiaren aurkako txertoak haurren heriotza-tasa eritasun horren intzidentzia-tasatik haratago murrizten duela ikusi da, hau da, tuberkulosia ez den gaixotasunek eragin ditzaketen heriotzak saihesteko gai dela ere. Animalietan, guk geuk, NEIKERen, paratuberkulosiaren aurkako ardiei txertoa jartzean, heriotza-tasa eritasuna berak eragiten duena baino proportzio handiagoan murrizten zela ikusi dugu.
Gaur egun, denok dakigu tuberkulosiaren aurka borrokatzeko diseinatutako txertoa COVID-19 gaixotasunaren aurkako borrokan probatzen ari direla, hau da, tuberkulosiaren aurkako txertoa COVID-19 gaixotasunetik babesteko zubi izan daitekeela, espezifikoak diren txertoak sortu arte. Ildo beretik, bai animalien zein landareen munduan, mikobakterioak ez diren bestelako immunoestimulatzaileek sortutako zenbait immunitate ikasiren adibideak aurki daitezke. Mintegi honen bidez, behaketa horien oinarri zientifikoa zein den azaldu nahi da.
Hontaz, Ramón Juste doktoreak 2020ko azaroaren 26an, 10:00etan hitz egingo digu. Webinarrean izena emateko, esteka honetara jo: https://neiker.eus/eu/berriak/webinar-ikasitako-immunitatea-behaketak-teoria-baten-bila/ 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *