Sistema estentsibo eta erdi-estentsiboetako behi-aziendak kaparrez beterik dauden guneetara sartzen direnean eta urte sasoiaren arabera, artropodo hauen ziztadak pairatu ditzakete. Kaparrek eragindako parasitazio masiboak, anemia eta ahultasuna eragin ditzake. Gainera, ziztadak berak eragindako efektuaz gain, artropodo hauek eragile patogeno desberdin askoren igorle gisa jokatzeko gaitasuna ere badute ostalarian elikatzen ari diren bitartean. Behi aziendetan, piroplasma eta anaplasma deritzenek eragindako hemoparasitosia dira produkzioan efektu negatibo garrantzitsuenak eragiten dituztenak. Piroplasmosiak Babesia (B. bovis, B. bigemina, B. divergens y B. major) eta Theileria (T. annulata, T. buffeli) generoko protozooek sortzen dituzte. Piroplasmosiaren sintoma klinikoak bai albaitari eta baita abeltzainen artean ere oso ezagunak dira. Behi aziendan interesa duten beste hemoparasitoak anaplasmak dira. Anaplasma eritrozitarioak – Anaplasma marginale eta A. centrale – bakterio intrazelular Gram negatiboak dira, zeinak anemia hemolitiko larria sortu dezaketen. Anaplasma granulozitiokoak (A. phagocytophilum) kaparrek eragindako sukarra deritzon gaixotasunaren erantzuleak dira, anemia, leukopenia, abortuak, mastitisa eta inmunoezabatzea eragiteaz gain, produkzioan galerak eragin ditzake ere, infektaturik dauden kaparrekin lehendabizikoz harremanetan jartzerakoan.
Piroplasma eta anaplasma espezie desberdinen banaketa, hauen bektore diren kaparren banaketaren menpekoa izango da. Horrela, adibidez, Hyalomma sp-ak T. annulata transmitizen du, aldiz, badirudi H. punctata dela T. buffeli-ren transmisioaren erantzulea. Kantauri isurialdean, Hyalomma – populazioa oso urria da edo ez da aurkitu izan, ordea, Espainiako hegoaldean oso ugariak direnez, T. annulata-ak eragindako kasu klinikoak, batez ere, Espainiako hegoaldean eta mediterraneoan agertzen dira. Berriz, B. divergens eta A. phagocytophilum-en igorlea den Ixodes ricinus-ek tenperatura eta hezetasun maila altuak behar dituenez, ugariagoa da iparraldean eta gutxitan aurkitu daiteke Espainia erdialde eta hegoaldean. Ondorioz, espezie honi loturiko patologiak, gehienbat iparraldean emango dira. Honen eraginez, ingurune baten aurkitzen diren ixodido espezieen ezaguerak, gune horretako behi aziendetan aurkitu daitezkeen eragile patogenoei buruzko informazioa emango du.
Diagnostikoa, odol – frotisean mikroskopio bidez ikusitako parasitoaren analisian datza. Parasitemian agertzen diren maximoak hipertermiaren maximoekin batera gertatzen dira gehienetan, ondoren, beheranzko joera erakusten dutelarik. Beraz, hipertermia fasean, odol laginak EDTA bidez hartzen saiatu behar da, eta batez, ere, edozein tratamendu aplikatu aurretik. Piroplasma ordenari dagokien zenbait espezie, morfologikoki identifikatu daitezke, hala ere, pleomorfikoak direnez, batzuetan zaila da mikroskopioarekin begiratzean espeziea identifikatzea eta teknika molekularren erabilera ezinbestekoa da. Bestalde, metodo molekularrek animalia eramaileak edo gaixotasunaren fase kronikoan daudenak identifikatzen laguntzen dute. NEIKER-eko Diagnostiko – Zerbitzuan, piroplasma eta anaplasmen identifikaziorako metodoak edukitzearekin batera, kasuistika handia dugu, hemoparasitosia pairatzeko arriskua izan dezaketen laginetatik eskuratua. Horrela, pasaden Otsailaren 16 eta 17an Caceresen egin zen ANEMBE Jardunaldian egon ginen autonomia erkidego desberdinetan piroplasma eta anaplasma espezieek duten banaketa azaltzen. Irudian, piroplasma espeziearen banaketa eta ugaritasunean dauden ezberdintasunak ikus ditzakezue.