Irailaren 18tik 20ra Cordoban “XX Congreso Internacional y XLIV Congreso Nacional de la Sociedad Española de Ovinotecnia y Caprinotecnia (SEOC)” ospatu zen eta 300 batzarkide inguru bildu ziren bertan. Batzarra asteazken arratsaldean hasi zen, hain gaurkoa den hausnarkari txikien sektorean antibiotikoekiko erresistentzien eta antibiotikoen zentzuzko erabileraren inguruko jaudunaldi batekin. Ostegun eta ostiralean zehar bederatzi hitzaldi eta lau mahai inguru izan ziren, zabaltze eta jasangarritasun, osasun eta arrisku, mamitis, ahuntzen hautaketa genetikoa, jasangarriak diren lankidetza gestio ereduak, kanpo merkataritza eta instalazioak bezalako alderdiez hitz egin zen. Komunikazio zientifiko-teknikoei dagokienez, elikadura, ugalketa, genetika, kalitatea, ekonomia eta gestioa, ekoizpen sistema edo patología eta osasunaren inguruko 66 lan aurkeztu ziren.
Azken atal honetan, Patologia eta Osasuna, Animalien Osasun sailetik bidalitako komunikazioa sartu zen. Komunikazio honen izena “Seguimiento de la excreción de Coxiella burnetii durante tres parideras consecutivas en un rebaño caprino tras un brote de abortos” zen, bere egileak Álvarez-Alonso, R.; Barandika, J.F. Hurtado, A. y García-Pérez, A.L. izan ziren. Q sukarraren ondorioz sortutako abortuak izan zituen esne-ahuntzen ustialeku baten jarraipena egin zen 3 erditze garaietan lan honetan. Erditze garai bakoitzean 30-35 animaliren esne, gorotz eta baginako fluxuen laginak hartu ziren, baita ustialekuko aerosol eta tanga esnearenak ere. Lehenengo erditze garaian iraitzitako bakterioen karga altua izan zen, bakterioaren iraitzea gutxienez 5 hilabetez jarraituz, batez ere gorotzen bidez. Bigarren erditze garaian iraitzitako bakterio karga esanguratsuki jaitsi zen eta hirugarrenean, bakterioaren iraitzea oso baxua izan zen, gorotzetan eta baginako fluxuetan bakarrik antzeman zen bakterioa. Ikertutako hiru iraitze bideetan esnea izan zen iraitze denbora motzena, bakterio karga baxuena eta lehenengo negatibizatu zen lagina. Ingurumenaren kutsadura mailak ere ikerketa aurrera joan ahala baxutuz joan ziren.
Batzarrean zehar, SEOC-aren ezohiko biltzarrean, hurrengo 4 urteetan elkartea bideratuko duen zuzendaritza-batzorde berriaren aukeraketa egin zen, Jesse Barandika gure lankidea izango du buru.