Rakel Arrazuriaren “Mycobacteria in rabbits: Searching for an efficient paratuberculosis infection model”, doktore tesiari, EHUko Graduondoko Batzordeak, Osasun zientzia saileko 2016/2017 ikasturteko doktorego sari berezia eskaini berri dio, argitarapenean ikus daitekeen moduan.
Lan hau NEIKERreko Animalia Osasun sailean burutu zen, Natalia Elgezabal eta Ramón Juste doktoreen ikuskaritzarekin eta MINECO (AGL2012-39818-CO2-02-“Paratuberkulosiko patogenia eta inmunizazio ereduen garapena”) eta Eusko Jaurlaritzako DEUI diru laguntzari esker. NEIKERreko bere trebakuntza ondoren, Canadako Calgaryko unibertsitatean, doktoretza ondoko “dermatitis digitalean treponemen parte-hartzea” ikerlanean aritu da. Irailean doktoretza ondoko beste aro bat hasiko du Texaseko Unibertsitatean (University of Texas Medical Branch). Bertan, tuberkulosi aurkako txertoaren inguruan arituko da 3 urtetan zehar. Guzti honegatik, zorionak eman eta bere ibilaldi zientifikoan ahalik eta zorte hoberena opa diogu. ZORIONAK eta ZORTE ON, Rakel!