Q Sukarra Coxiella burneti bakterioak eragindako gaixotasun zoonotikoa da eta garrantzi handikoa bai animalien osasunaren, bai giza osasunaren ikuspegitik. Etxeko hausnarkariak, batez ere ardi ete ahuntz aziendak dira bakterio horren gordailu nagusiak, eta gizakiarentzako kutsadura iturriak dira ere. Garrantzi gutxiagoa duen arren, badago gaixotasunaren ziklo basati bat ere, basa animalia espezie batzuk, akainak eta bizi diren ingurunea tartean dituena. Ezaugarri horiek direla eta, beharrezkoa da gaixotasun horri diziplina anitzeko tratamendua ematea, One Health ikuspegiari jarraiki.
Q Sukarraren kontrolaren arloan, diziplina anitzeko lankidetza hori sustatzeko, CEVA Salud Animal S.A empresa farmazeutikoak “Q Sukarra: One Health ikuspegirako gakoak” jardunaldia antolatu zuen joan den asteartean, urriaren 31an, Madrilen. Ekitaldia formatu dualean, presentzialean eta online egin zen, eta 120 pertsona baino gehiago bertaratu ziren. Jardunaldiak lau ordu iraun zuen, eta Juan Pedro Casasek (Ceva Salud Animalen Espainako hausnarkarien zuzendariak) hasierako aurkezpena egin ondoren, albaitaritzako, medikuntzako eta biologiako bederatzi hizlarik hartu zuten parte. Lehenengo hitzaldia, “Q Sukarraren eguneratzea” izenekoa izan zen, Jesse Barandika Abere Osasun Saileko lankideak aurkeztuta. Aurkezpenean, Ana L. García Pérez buru duen taldeak berriki argitaratutako emaitzetako batzuk erakutsi zituen. Ana L. García Pérezek, 15 urte baino gehiago daramatza etxeko hausnarkarietan gaixotasun horri buruz ikertzen. Ondoren, José Luis Sáezek (Animalien Osasun eta Higienerako Zuzendariordetza Nagusia eta MAPAren trazabilitatea), Ángel Gómezek (CEU-UCH Unibertsitateko Pro VaginBIO taldea), Rosa María Estevez Reboderok (CNE-ISCII Epidemiologia Zentro Nazionala), David González Barrio-k (CNM-ISCII Mikrobiologiako Zentro Nazionala), Fco. Manuel Bueno Llarenak (Badajozko Unibertsitate Ospitaleko barne-medikuntza, Extremadura), Jorge Casasemperek (Valentziako Generalitatea) y Carles Riera-k y Ana Alba Casalsek (Kataluñako Generalitatea) hitzaldiak eman zituzten. Emandako hitzaldiak oso interesgarriak izan ziren bertaratutakoentzat eta horren erakusgarri izan ziren goizean egindako galdera ugariak.