Egun, abeltzainei zein administrazioari gehien arduratzen dien gaitzetako bi dira tuberkulosia (bTB) eta paratuberkulosia (PTB). Lehena kanpai ofizialetan barneraturiko gaixotasuna da eta nahiz eta EEAA-n gaitzak %0,25 ustiaketei soilik eragin, estatu mailan gastua itzela da kanpainen mantenua eta eman beharreko kalte-ordainak direla eta. Bestalde, PTB ustiaketen %50 baino gehiagori eragiten dien gaitza da mundu mailan, berau, duela urteak, gizakion Crohn gaitzarekin erlazionatzen delarik. Sintomak nagusiki animaliaren bizitza emankor hasieran agertzen dira; beherakoa, produkzioaren urritzea eta argaltzea, kakexia eta azkenean heriotza ekar dezake. Bi gaixotasunen patogeno eragileak Mycobacterium generokoak dira eta abereez gain basa-animaliei ere eragiten diete. Askotan basa zein etxe animalien artean ematen den elkarbizitzak, gaixotasunen barreiadura erraztu eta hauen kontrola zailtzen du.
NEIKERreko Animalia Osasuneko mikobakteria taldeak eta munduko hainbat ikertzaileek, PTB-ren txertaketa oso eraginkorra dela jakin eta frogatuta ere, honen erabilera oso murriztua da herrialde gehienetan tuberkulosia erradikatzeko egiten diren kanpai ofizialetan erabiltzen diren ohiko tekniketan interferentzia egin bait dezake. Eragozpen honi aurre egiteko asmoz, gure segurtasun biologikoko istalakuntzetan, PTB-z txertaturiko zenbait animaliari intratrakealki M.bovis jarrita, tuberkulina teknikaren ordezko interpretazio irizpideak, hala nola, antigeno espezifiko desberdinen erabilera aztertu zen.
Emaitzen hobekuntza egon zen antigeno eta teknika irizpide berriekin ikerketa honetan erabilitako animalietan (PTBren aurka txertaturikoak eta bTBrekin infektaturikoak). PLoS ONE aldizkariak argitaratutako ikerlan honi esker, mikobakteriek eragindako bi gaitz hauen tratamendu eta diagnostikoan aurrera pausoak ematea espero dugu. (pdf-a deskargatu).