NEIKER-eko Animalia Osasun saileko Mikobakteria ikerketa taldeko 4 kide (Joseba Garrido, Marta Alonso, Rakel Arranzuria eta Miriam Serrano) Paratuberkulosiko Elkarte Internazionalak antolatutako, Paratuberkulosiari buruzko 13. Nazioarteko Solasaldira bertaratu ginen ekainak 20-tik 24-ra Nantesen (Frantzia). Mundo guztiko 160 pertsona elkartu ginen gutxi-gora-behera. Topaketa hau, gai honi buruzko garrantzitsuena da, bi urtetik behin; ikerlariak, ekoizleak, albaitariak, industria eta osasun publikoko ordezkariak elkartzen gara bertan, gaixotasunari buruzko atal desberdinak aztertzeko asmoz. Batzarreko lau egunak, bost gaietan banatu ziren: infekzio eta erantzuna, patogenia eta mikobakteriaren biologia, diagnostikoa, epidemiologia eta Osasun Publikoa eta bukatzeko, kontrol plana.
NEIKER-eko taldeak 10 lan aurkeztu genituen, hauetariko 5, 19 ikertzailez osaturiko zientzia batzordeak ahozko aurkezpenetan barneratu zituztelarik. Batzarra baino lehen, ParaTb Forum jardunaldira gonbidatuak izan ginen; bertan 11 herrialdeetako jakitunek, era espezifikoago batetan, gaixotasunaren kontrolari buruzko alderdi desberdinak eztabaidatu genituelarik. Paratuberkulosiaren transmisio eta dinamikaren ereduari buruzko workshop batetan ere parte hartu genuen.
Gai honi buruz jakingura duenak, egitaraua eta batzarraren laburpen liburua, esteka honen bitartez lor dezake: https://colloque.inra.fr/icp2016/content/download/4666/50246/file/abstracts_programme_ICP-2016.pdf, baita batzarrreko web orria ikuskatu informazio zehatz gehiago lortzeko www.icp2016.eu.