Parasitoak, Ivermectina eta 2015.eko Medikuntzako Nobel Sariak

Garai bateko SIMA-k (NEIKER gaur egun) 1982.ean hasi zuen bere ibilera. Jada 33 urte bete ditugu Abere Osasunarekiko erlazionatutako aspektuekin diagnostikoa eta ikerketa eginez. 1983.eko apirilean zentroko liburutegian bilera bat egon zen, euskal abeltzaintza sektoreko teknikari eta albaitariak zeudelarik, Espainian sortu berriko albaitarien erebilpenerako antihelmintiko berri bat aurkezten, non honen konposatu aktiboa Ivermectina zen. Aurkezpena garai hartako merkatuan komertzilizataileta eta patentearen enpresa zen Merck Sharp & Dohme (MSD), kontura zihoan.
30 urte ondoren eta antzeko eragin-mekanismoez beste avermectina batzu merkaturatu arren, Ivermectina abeltzaintza sektore batzuen artean hedatuenetarikoa da, Euskadiko Autonomia-Erkidegoko haragitarako abelgorriaren abeltzainen artean bereziki. Bere arrakastaren ondorioa espektro zabaleko antiparasitarioa dela da, dosi baxuetan, barne parasitoen aurkako eraginkortasuna duela (nematodo gastrointestinalak eta birikakoak) eta ektoparasitoren batzu…. Gure blogeko lehen artikulu honen helburua nabarmentzea da, nola joan den urrian, Suediar Akademiak Medikuntzako Nobel Saria, giza infekzioen aurkako tratamentu berriak ‘pobreziazkoak’ (neglected diseases) deiturikoak garatu dituzten hiru ikertzaileei eman dien. Satoshi Omura (1935) eta William C. Campbell (1930) Ivermectinaren garapenagaitik sarituak izan dira. Omura Japoniako Kitasato Unibertsitatean lan egin zuen, non Streptomyces generoko lurzoruko bakteriengan egin zituen bere ikerketak, etorkizun handiko 50 zepa/andui aukeratuz. Geroago Campbell-ek, AEB-ko Ikerketa Terapeutikoko Merck Institutuan, Omuraren hazkuntzak lortu zituen eta, hauek etxabereen nematodoengatiko infekzioaren aurkako osagai eraginkor bat zutela erakutsi zuen. Osagai aktiboa garbitu eta aldatu zuen eta Ivermectina deitu zion. Nobel Akademiak onartu du, munduko giza populazio behartsuenengan nematodoak eragindako gaixotasun larriengatik eraginda, oncocercosia edo filariasia (elefantiasia) bezalakoak, Ivermectinarekin tratamenduak azken urteotan izan duen inpaktu onuragarria. Hemetik gure omenaldi txikia zientziako gizon eta emakumeei, beraien jenialtasun, ahalegin eta ardurarekin gure mundu hau hobeagoa egiten dutelako.
Parasitoekin zerikusia duen artikulu hau irudiztatzeko eta bere garrantziarekin zerikusia duten alderdi batzu entzuteko aukera izateko, orain dela aste batzu emandako, animalien parasitoei buruzko ETBren “Teknopolis”programaren linka eransten dugu, NEIKER-eko Abere Osasuneko taldeak parte hartu zuena:

http://teknopolis.elhuyar.eus/erreportaiak/ardien-osasun-azterketa-parasitoen-bila/


 Argazkiaren egilea: NEIKER- Osasun Saila

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *