Estatuko Berrikuntzaren eta Zientzia eta Teknika Ikerketen Plana-ren 2019ko deialdiak finantzatutako doktoreen formakuntzarako kontratu predoktoralen laguntza deialdiak argitaratu berri dira, urriaren 5ean argitaratu zen EAOean. NEIKEReko Animalien Osasun Sailean “Esnearen mikrobiotaren eragina errapearen osasunean, oritzaren kalitatean eta txahalaren hesteetako mikrobiotaren garapenean” (PID2019-106038RR-I00) izena duen I+G+b proiektuaren esparruan dokoretza formakuntzarako lanpostu bat eskaintzen da. Proiektu honek teknika mikrobiologikoak, immunologikoak eta sekuentziazio masiboak elkartzea proposatzen du, hiru helbururekin: (i) behi esnearen mikrobiota egoera desberdinetan eta esnealdian zehar karakterizatzea, (ii) txahalen hesteetako mikrobiota beraien amen oritzeko mikrobiotaren eta profil immunologikoaren arabera alderatzea, infekzioekiko duten sentikortasuna ikertuz, eta (iii) esneko erresistoma antimikrobianoen kontsumoaren arabera bereiztea.
Eskaeraren aurkezpenerako betekizunak eta hautagaiek bete beharreko baldintzak atxikiturik dagoen EAOean (BOE-B-2020-33560) aurki daitezke. Agiri hauen betetze eta bidaltze telematikoa Berrikuntza eta Zientziaren Ministerioak gaitutako egoitza elektronikoaren bitartez egin beharko da, aurkezteko epea 2020ko urriaren 13tik urriaren 27ko 14:00ak arte izanik.
Interesa duten hautagaiak EAOean eskatutako dokumentuak aurkezteaz gain, Ana Hurtadorekin (ahurtado@neiker.eus) harremanetan jartzera animatzen zaituztegu. Inguruko jendeari informazio hau banatzeko eskatuko genizueke, interesa izan dezaketen pertsonei iris dadin.