Duela gutxi Parasites & Vectors aldizkarian argitaratutako artikulu batean, NEIKER eta bere Tunezko lankideek, lehenengo aldiz Anaplasma phagocytophilum-ren presentzia Tunezko behi-aziendetan deskribatu dute bai eta herrialdeko eskualde desberdinetan Anaplasma marginale-ren presentzia egiaztatu. Bi bakteriak kaparren bitartez transmititzen dira. Lehena, behi-aziendetarako oso patogenoa den bitartean, sintomatologia kliniko oso latzak eta galera ekonomiko itzelak eragiten dituelako, bigarrena ez da hain patogenoa nahiz eta espezie gehiagori, gizakia barne, eragin.
2007. urtetik, NEIKER-en, bektoreen bitartez transmititutako gaixotasunak aztertzen dituen taldea eta Tunezko Pasteur Institutuan (IPT) dagoen Medikuntza-Entomologia taldea, bertako partaidea den Ali Bouattour doktorearekin batera, kaparren bitartez transmititutako infekzioen ikerlana burutzen ari dira. Elkarlana Youmna M’Ghirbi doktoratu-aurreko ikaslearen hilabeteko egonaldiarekin hasi zen, berau “Agencia Española para el Desarrollo y la Cooperación Internacional (AECID)” delakoak finantziatutako bi proiektuetan , 2009tik 2012 arte, bermatu delarik.
Ikerlan hauetan, NEIKER-eko zenbait ikerlari Tunezko abel-aziendak ikustatzen egon dira eta IPTko ikerlariak behin baino gehiagotan etorri dira ere gure azienda-sistemak eta NEIKER-en darabiltzagun kaparrek transmititutako albaitari gaixotasun nagusiak; piroplasmosia eta anaplasmosiaren, teknika desberdinak ikastera.
Duela gutxi plazaratutako anaplasmen artikuluaz gain, piroplasmen ikerlan batzu ere argitaratu dituzte. Bertan, Tunezko behi, ardi eta zaldi aziendetan eragiten duten piroplasma espezieak, herrialdeko gune desberdinetan infekzioaren prebalentzia bai eta aziendak parasitatzen dituzten kaparretan dauden piroplasmak eman dira aditzera. Hyalomma generoko kaparretan Babesia occultans-en presentzia lehen aldiz deskribatu da ere Tunezen.
M’ghirbi Y., Bèji M., Oporto B., Khrouf F., Hurtado A. and Bouattour A. Anaplasma marginale and A. phagocytophilum in cattle in Tunisia. (2016) Parasites & Vectors 9:556 (PDFa deskargatu)
Ros-García A., M’ghirbi Y., Hurtado A. and Bouattour A. (2013) Prevalence and genetic diversity of piroplasm species in horses and ticks from Tunisia. Infection, Genetics and Evolution 17: 33-37.
M’ghirbi Y., Ros-García A., Iribar P., Rhaim A., Hurtado A. and Bouattour, A. (2013) A molecular study of tick-borne haemoprotozoan parasites (Theileria and Babesia) in small ruminants in Northern Tunisia. Veterinary Parasitology 198: 72-77.
Ros-García A., M’ghirbi Y., Bouattour A. and Hurtado A. (2011) First detection of Babesia occultans in Hyalomma ticks from Tunisia. Parasitology 138: 578-582.
M’ghirbi Y., Hurtado A. and Bouattour A. (2010) Theileria and Babesia parasites in ticks in Tunisia. Transboundary and Emerging Diseases 57: 49-51.
M’ghirbi Y., Hurtado A., Barandika J., Khlif K., Ketata Z. and Bouattour, A. (2008) A molecular survey of Theileria and Babesia parasites in cattle, with a note on the distribution of ticks in Tunisia. Parasitology Research 103:435-442.