Apirilaren 24tik 26ra Kordobako Erakusketa, Azoka eta Konbentzioen Zentroan, Espainiako Behi Medikuntzako Espezialisten Elkarte Nazionalaren (ANEMBE) XXVI. Nazioarteko Biltzarra egin da. Aurten, behien sektoreko 700 aditu baino gehiago bildu eta arlo honetako azken berrikuntzen inguruan aritu dira, besteak beste, ugalketa, osasuna, abeletxe eta instalazioen kudeaketa, nutrizioa eta gizentzea, elikagaien segurtasuna eta animalien ongizatea, esnearen kalitatea, medikuntza, kirurgia eta podologia.
NEIKEReko Animalien Osasun Sailetik ahozko bost komunikazio aurkeztu dira.
Paratuberkulosiaren aurkako txertoa: erantzun espezifikoa eta beste patogeno batzuekiko babesa eragiten duten immunitate entrenatuko mekanismoak. Maitane Mugica, Elena Molina, Maddi Oyanguren, Mariví Geijo, Ainara Badiola, Joseba M Garrido, Natalia Elguezabal.
Bakterio probiotikoek paratuberkulosiaren aurkako txertoaren immunitate-erantzuna modulatu dezakete. Maddi Oyanguren, Elena Molina, Maitane Múgica, Iraia Ladero-Auñón, Miguel Fuertes, Miguel Fernández, Julio Benavides, Natalia Elguezabal
Behien paratuberkulosiarekiko suszeptibilitate, erresistentzia eta tolerantziari lotutako markatzaile genetikoen aplikazioa frisiar arrazaren hautapen genetikoan. Marta Alonso-Hearn, Gerard Badia-Bringué, María Canive, Patricia Vázquez, Joseba M. Garrido, Almudena Fernández, Ramón A. Juste, Jose Antonio Jiménez, Oscar González-Recio. Komunikazio zientifiko onenaren hirugarren saria.
Ezaugarri naturaletan Mycobacterium bovis mikobakterioak infektatutako frisiar arrazako behietan gamma-interferonaren maila handiak ekoizteari lotutako aldagai genetikoak identifikatzea. Marta Alonso-Hearn, Gerard Badia-Bringué, María Canive, Patricia Vázquez, Joseba M. Garrido, Almudena Fernández, Ramón A. Juste, Jose Antonio Jiménez, Oscar González-Recio.
Mikrobiota eta mamitisa esnetarako behi aziendan: esnearen bakterio komunitatearen eta errapearen osasun egoeraren arteko harremana. Leire Urrutia-Angulo, Medelin Ocejo, Beatriz Oporto, José Luis Lavín, Gorka Aduriz, Ana Hurtado. Komunikazio zientifiko onenaren lehen saria.
Aurkeztutako ahozko 70 komunikazioetatik, Leire Urrutiak eta Marta Alonso-Hearnek aurkeztutako NEIKEReko Animalien Osasun Sailaren lanek, hiru ANEMBE 2024 sarietatik bi lortu zituzten. Interesa izanez gero, lanen laburpena bidal diezagukezue.
Beste behin ere, Kongresu hau arrakastatsua izan da, bai eta lagun onak zein kolaboratzaileak berriz elkartzeko tokia. Gasteizen egingo den hurrengo edizioan elkar ikustea espero dugu.