Hilaren 4tik 8ra, 14. International Colloquium of Paratuberculosis (14 ICP) delakoa gauzatu zen Quintana Roon, Mexikon. International Association of Paratuberculosis-ek antolatutako bilera hau, munduko hainbat lekutan egiten da bi urtetik behin. 23 herrialdeetako 160 ikertzaileek elkarturiko bileran, atal desberdinetan antolatutako saioetan parte hartu zuten, hala nola, Diagnostikoa, Inmunologia eta ostalari-erantzuna, Mycobacterium avium subsp. paratuberculosis (Map) delakoaren kontrol programak eta Epidemiologia, Patogenomika eta Map-en Biologia eta azkenik, osasun publikoa eta Map ingurumenean.
NEIKERreko Animalia Osasuneko Departamendutik gerturaturiko ikertzaileek, lan batzu plazaratu eta batzar batzu moderatu zituzten. NEIKERreko ikertzaileek ParaTBForum 6. edizioan eta lehenengo aldiz antolatzen zen Foro Iberoamerikarreko ekitaldi gonbidatuetan parte hartu zuten ere. ParaTBForum-en 13 herrialdetako ikertzaileek diagnostiko eta paratuberkulosiari buruzko kontrol egitasmoen berri eman zuten aditzera, gaixotasun hau mundu mailan nola dagoenaren adierazle. Bestalde, Argentina, Brasil, Kolonbia, Txile, Espainia, Mexiko eta Panamako 35 ikertzaile elkartu zituen Foro Iberoamerikarrak. Foro honetako ekitaldiek, PTB kontrol planen esperientzia desberdinak eta herrialde desberdinetako ikerketa lerro nagusiak adierazteko balio izan zuten, etorkizun hurbileko elkarlan oinarriak ezartzeaz gain.
Hurrengo ICP Saioa Dublinen egingo da 2020. urtean, bertan gure Departamenduak abeltzaintzan eragin handia duen gaixotasun honi buruzko aurrerapen eta emaitza berriak aurkeztuz parte hartuko duelarik.