Mikrobiologiako 7. Kongresu Europarrean egon ginen Valentzian

Uztailaren 9tik 13ra bitartean Valentziako Ferian 7th Congress of European Microbiologists antolatu du Federation of European Microbiological Societies (FEMS)-ek, eta honekin batera XXVI. Mikrobiologia Kongresu Nazionala organizatua izan da Sociedad Española de Microbiologia (SEM)-ren eskutik.
FEMS 30.000 profesional inguru biltzen dituen sarea da eta gizartearentzat, giza osasuna, energia, elikagai eta ingurumena bezalako esparruetan, mikrobiologian ematen diren aurrerapen onuragarriak jakinarazteaz arduratzen da. 1974tik ezarria, 36 herrialdetako 52 elkarte batzen ditu eta hauen artean SEM aurkitzen da.
Kongresuak iraun zituen 5 egunetan zehar, 85 herrialde desberdinetako 2.600 pertsona baino gehiago bertaratu ziren. Programa aldi bereko 8 saioko aurkezpen paralelo eta “Coffe break”-etan banatu zen. Azken hauetan, egun bakoitzean ikusgai zeuden 780 posterren egileekin, euren lana ikusi eta eztabaidatzeko aukera egon zen.
NEIKER-eko Animalia Osasun Saileko 3 kide (Ana Hurtado, Medelin Ocejo eta Maitane Tello) kongresura joan ziren 4 poster hauek aurkeztera:
• “Shiga toxin-producing Escherichia coli (STEC) prevalence and virulence genes in cattle and sheep”
• “Effects of feed supplementation with dry whey powder and calcium butyrate on Campylobacter colonization and caecal microbial community composition in broilers”
• “Diet induced microbiota and M-cell modifications in rabbit gut associated lymphoid tissue (GALT)”
• “Detection and identification of Mycobacteria in foods of animal origin from supermarkets”
Saio anizkunen artean, antibiotikoekiko garatzen diren erresistentzien arazoei, mikrobiomen ikerketa edo CRISPR elementuak eta CRISP/Cas teknologiak genomak editatzeko eskaintzen dituen aukerei buruz jardun zutenak azpimarratzekoak dira (informazio gehiago).

Argazkia: NEIKER- Animalia Osasun saila

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *