Mikrobiogune: euskal mikrobiologoen bigarren topaketa

2022ko abenduaren 13an, Mikrobiogune 2022 Bilboko BIZKAIA ARETOAN, Euskadiko mikrobiologoen bigarren topaketa egingo da, UPV/EHUko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Sailak eta NEIKEReko Animalien Osasun Sailak antolatuta. Topaketa horretan, hizlari eta espezialista ospetsuek haien azken aurrerapenen berri emango dute.

MikrobioGUNE 2022 topaketa mikroorganismoekin: eukariotoekin, prokariotoekin, birusekin eta prioiekin, loturiko berrikuntza zientifikoen eztabaidan ardaztuko da. Hainbat arlotan lan egiten duten ikerketa-talde guztiak bilduko ditu: osasuna, ingurumena, nekazaritza, abeltzaintza, etab. Testuinguru horretan, gai nagusia “One Health” kontzeptuarekin lotuta dago, pertsonen, animalien eta ingurumenaren osasunaren zaintzan komunikazio eta lankidetza interdiziplinarra areagotzeko mundu-mailako estrategia baita, denak elkarren artean lotuta daudela ulertuta.

INFORMAZIO GEHIAGO

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *