Mikel A. González-González de Heredia-k NEIKERen burutu zuen bere tesi doktorala kulikoideekin erlazionaturiko esparru desberdinetan. Ceratopogonidae familiako intsektu hau, albaitaritzan ezaguna da hainbat agente patogenoen bektore izateagatik, mihi urdinaren birusa kasu. 2014. urtean aurkezturiko tesiaren ondoren, Lancasterreko (UK) Unibertsitatean 2 urteko doktoregotza ondorengo egonaldia burutu du, bertan, phlebotomos, Leishmania spp bektoreekin lan egin duelarik. Orain Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamenduaren diru laguntzarekin NEIKERren 3 urteko Doktoregotza ondorengo kontratua (2017-2019) egin zaio baina lehenengo 2 urtetan Fiocruz-eko Ikerkuntza Zentruan lan egingo du, Brasilgo Rio de Janeiron. Bertan bektore dipteroen Departamenduan arituko da Rafael Freitas doktorearen ikuskaritzarekin. Hemen, Aedes sp.-arekin (A. albopictus y A. aegypti), Dengue, Chikungunya edo Zika gaixotasunen birus desberdinen bektorearen populazio genetikan, bektore konpetentzian, insektiziden erresistentzian eta hauen elikadura ohiturekin ikerlanak burutuko ditu.
2019. urtean, Brasilen egon ondoren, Animalia Osasunean, Neikerren jardungo da lanean. Hemen, bektoreekin lan egiten duen taldeari lagundu eta talde brasildarraren elkarkidetzarekin, han garatutako metodologiak martxan jarriko ditu. NEIKERren burutuko duen lan garrantzitsu bat gizarte-aktibitatearekin izango du zerikusia; bektoreen arazoa Osasun Publiko alorrean herritarren artean zabaltzea, ziztaden efektuak nola ekidin eta nola gelditu hauen hedapena hiri –guneetan nagusiki.
Argazkiaren egilea: CDC. Aedes aegypti