Marsellara bidaia

Ekainak 19tik 21ra XII International Congress on Rickesttsiae and other Intracelullar Bacteria (ESCCAR-ASR Joint meeting)-n egonak gara. 1967. urtetik, 3 urtetatik behin egiten den bilera honetan, Rickettsiales, Chlamydiaceae, Anaplasmataceae, Bartonella, Francisella eta Coxiella burnetii, taldeetako, besteak beste, bakteria intrazelular modukoekin lan egiten duten 200 profesional elkartzen dira. Nagusiki Gizaki-osasunean diharduten jendeak parte hartzen du, baina badira ere Animali-Osasunarekin erlazionatutako hitzaldi eta lanak. Aipaturiko agente patogenoen artean, Chlamydia, Bartonella, Anaplasma eta Coxiella generokoak dira ohikoenak albaitaritzan. Gure lan taldeak INIA RTA2013-00051-C02-01 proiektuaren barnean kokaturiko bi komunikazioetan, poster eta hitzaldi moduan, lorturiko emaitzak partekatu zituen. Hedatutako lan batean, Carlos III Osasun-Institutuarekin elkar lanean lorturiko Coxiella burnetii andui desberdinen genotipo azterketa emaitzak eman ziren aditzera. 100 ardi, behi eta ahuntz tanga esneetatik eta Q sukarrak ergindako ume botatze artaldeetatik eratorritako 42 lagin, MST eta SNP metodo bitartez aztertu ziren, genotipo barietate ugari aurkituz, horietako batzu 3 etxe-hausnarkari espezieek konpartitzen dituztelarik (PDF). Bigarren komunikazioan 4 artaldeetan, bi erditze garai kontsekutiboetan emandako Coxiella burnetii infekzioaren eboluzioaren emaitzak plazaratu genituen, korrelazio esanguratsua egonik animalien bakteriar-iraizketa, giroko kutsadura mailarekin (PDF). Hontaz gain, C.burnetii giroko laginen bideragarritasunaren azterketako aurretizko emaitzak azaldu genituen, amaitutzat ematen ditugunean, kaltetutako ustiaketetan bakteria bideragarria zenbat denboran egon daitekeen zehaztu ahal izango dugu.
Batzarra, Marsellan (Frantzian) IHU Méditerranée Infection fundazioan eman zen, berau Unibertsitate ospitalea izateaz gain, gaixotasun-infekziosoetan espezializatutako ikerketa zentrua ere bada. Eratu berri den zentrua, Apirilak 18an zabaldutakoa, gaixotasun infekziosoen Europako konplexu handienetakoa da, 3. mailako bioseguritate instalazioak ditu eta 20 ikerketa unitate dihardute elkar lanean lan plataforma komunak edukiz; mikroskopia elektronikoko instalakuntzak, masa-espekofotometria (MALDITOF barne), intsektarioa, fluxu-zitometria, metagenomika unitatea eta bioinformatika unitatea kasu.

Argazkiaren egilea: http://www.mediterranee-infection.com/

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *