Syva sariaren epaimahaiak, Espainian, Mexikon eta Portugalen 2023. urtean egin eta defendatu diren animalien osasun arloko hiru tesi onenak aukeratu ditu. Hau ezohiko den erabakia izan da, hautagaien kalitatea dela eta, azken 26 urteotan eman ohi den sariari beste bi aipamen berezi gehitu baitzaizkio.
Banatutako accesit horietako bat María Canive Ruíz gure lankidearen “Marcadores inmunológicos y genéticos asociados a infecciones causadas por Mycobacterium avium subsp. paratuberculosis (MAP) en ganado bovino” izeneko tesiari egokitu zaio. Paratuberkulosiak mundu mailako abeltzaintza-sektorean dituen ondorio ekonomiko eta sozialek eta zenbait giza gaixotasunekin, hala nola Crohn-en gaixotasunarekin duen loturak, gaixotasun honek duen garrantzia eta hau kontrolatzeko estrategia eraginkorrak bilatzeko duen beharra azpimarratzen du.
Doktoretza-tesia NEIKERen egin eta 2022ko martxoaren 25ean, artikuluen bildumaren modalitatean, Euskal Herriko Unibertsitatean defendatu zen. Lan honetan, MAPek eragindako infekzioaren diagnostiko goiztiarrerako biomarkatzaileak atzemateko tresna berriak garatu dira eta infekzioarekiko suszeptibilitate, tolerantzia eta erresistentziari lotutako markatzaile genetikoak identifikatu dira. Etorkizun hurbilean, infekziorako hain sentikorrak ez diren eta erresistentzia handiagoa duten animaliak aukeratzeko, Espainiako Frisonen Konfederazio Nazionalarekin (CONAFE) lankidetzan, identifikatutako markatzaile genetikoak Espainiako frisiar arrazaren hautapen genetikoko programetan erabiliko dira. Tesia honen ikerketak, metodologia mikrobiologikoak, immunologikoak, genetikoak, “omikoak” eta bioinformatikoak bezalako diziplina anitzen erabilpenaren bidez egin dira. Erabilitako tekniken ikuspegi berritzaile eta originalak oso positibotzat jo ditu epaimahaiak.
Doktore-tesi hau, NEIKEReko Marta Alonso ikertzaile eta doktoreak zuzendu du eta gainera, Asturiasko Printzerriko Nekazaritzako Elikagaien Ikerketa eta Garapenerako Eskualdeko Zerbitzuko Animalien Osasun Sailaren (SERIDA), CONAFEren, Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Sailaren (EHU), INIAko Animalia Genetikaren Hobekuntzarako sailaren (CSIC) eta i2basque sare akademikoaren elkarlana izan du. Doktorego-tesia ikertzaileak prestatzeko INIA beka bati esker egin da (FPI2016/00041). Ikerketa egin ahal izateko MCIN/AEI/10.13039/501100011033 eta FEDER “Una manera de hacer Europa”-k finantzatutako “MARKPARA: Marcadores inmunológicos y genéticos asociados a infecciones latentes o patentes causadas por Mycobacterium avium subsp. paratuberculosis” (RTA 2014-00009-CO2-01) eta “PARACON: soluciones innovadoras e integradas para el control de la paratuberculosis bovina basadas en genómica, transcriptómica y digital PCR” (RTI2018-094192R-C21) izeneko proiektuetan aritu da.
Sariei buruzko informazio gehiago eta sarituei egindako elkarrizketetarako esteka.