Europako parlamentuan pasa den azaroaren 15ean Lyme gaitzaren gaia landu zen. Lyme gaitza, Borrelia burgdorferi bakterioaren infekzioaren ondorioz sortzen den gaixotasuna da, infektaturik dauden Ixodes generoko akainen ziztadarekin kutsatzen da. Eurodiputatuek osasun publikoaren arazotzat dute Europar Batasunean, kasuen kopurua 650.000 eta 850.000 artean zenbatzen da. Halaber bere benetako intzidentzia ezagutzeko adierazi beharreko gaixotasuna izan beharko lukeela nabarmentzen dute, zaintza programen burutzea eta akainen aurkako borrokan eta prebentzioan neurriak ezartzea azpimarratuz. Gainera kide diren estatuen arteko elkarlanaren beharra nabarmendu zuten, tratamentuen eta froga diagnostikoen irizpideak bateratzeko. Aipatutao gabezien ondorioz diagnostiko berantiarrak sortzen dira, horren ondorioz gaixotasun infradiagnostikatua da. Infekzioa batez ere apirila eta urriaren artean gertatzen da eta lan gaixotasun moduan aitortua dago lanaldiaren zati handiena naturan garatzen duten profesionalen artean; nekazariak, abeltzainak, erlezainak, basozainak, etab. esaterako.
Lyme gaitzak sintoma ez-espezifikoak garatu ditzake, sukarra, buruko mina eta nekea esaterako. Hala eta guztiz ere, eritema migratzailea izeneko larruazaleko lesio bereizgarria sortzen da askotan. Lesio hau gutxi gorabehera kutsatutako pertsonen %60-80 artean agertzen da, akainaren ziztadaren lekuan hasten den eta gerora era periferikoan zabaltzen doan halo gorrizta bat da. Tratatzen ez bada, infekzioa zabaldu egin daiteke eta artikulazioak, bihotza eta nerbio-sistema zentrala erasan ditzake. Borreliosi kasu gehienak antibiotikoekin tratatu daitezke. Gehienetan pazienteek ez dute akainen ziztada sintomekin lotzen eta hau arazo gehigarri bat da, ondorioz medikuei ez diete jakinarazten eta diagnostikoa mantsotu egiten da.
Duela urte bat gure blogean gai honen inguruan hitz egin genuen, 2017an Gipuzkoako 11 gunetan Borrelia spp.-z infektaturik zeuden Ixodes ricinusen portzentaien ikerketa egiteko eskatu zigun Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekaren Departamentuko Animalia eta Landare Basatien Zerbitzuak. Ikertutako 4 gunetan B. burgdorferiren presentzia atzeman zen, kutsatutako ninfen batez bestekoa %1-4.8 artekoa izan zen, erdialdeko europako balioak baina nabarmen hobeak. Nahiz eta batez besteko media ez altua izan, medikuarenera lehen aipaturiko sintomekin joan ezkero eta akainaren baten ziztada jasan ezkero medikua jakinaren gainean jarri behar da. Ikerketan antzemandako genoespezieak B. afzelii, B. garinii eta B. valaisiana izan ziren, hain justu bat datoz Europako espezie prebalenteenekin. Gizakientzat patogenoak diren genoespeziak B. afzelii eta B. garinii dira, B. valaisiana patogenoa ez den bitartean. Lehen aipatutako beste genoespezierik ez zen antzeman Euskadin, B. burgdorferi sensu stricto eta B. lusitaniae-ren gisakoak. Europan azken aldian identifikatu diren genoespezieak ere ez ziren antzeman, B. bissettii, B. spielmanii edo B. miyamotoi esaterako.
Espainian “Eskualdeko Gaixotasun Endemikoak” (BOE 2015eko Martxoaren 17koa Asteartea, Agindua SSI/445/2015, Martxoaren 9koa) izeneko taldearen barne dago eta Autonomia Erkidegoek urtero erregistratutako kasu kopuruen txosten epidemiologiko bat Gizarte Ongizate, Kontsumo eta Osasunaren Ministeriora bidali behar dute.
Lymen gaitzaren edo borreliosiaren inguruan informazio gehiago nahi izan ezkero web orrialde hau kontsulta dezakezue: https://ecdc.europa.eu/en/borreliosis.
Argazkia: Ixodes ricinus (NEIKER- Animalia Osasun saila)