Toxoplasma gondii globalki banatutako protozoo apikonplexua da, odol beroko animalia guztiak infektatzen dituena, baita gizakia ere. Katua da behin betiko ostalaria, gaixotasun klinikoa izan dezakeelarik. Espainiako Estatuan, katuetan Toxoplasma-ren aurkako IgG motako antigorputzen presentzia handia frogatzen duten ikerketak egin diren arren, ez dago espezie honen toxoplasmosi klinikoari buruz argitaratutako deskribapenik. Azterlan honetan, Madrilgo Erkidegoan kalean bizi zen 7 urteko etxeko katu batetan toxoplasmosi barreiatu baten heriotz kasu bat deskribatzen da. Katua ehiztari aktiboa zen, eta astebeteko ondoeza sukarrarekin eta 24 orduko narriadura akutua izan zituen. Azterketa fisikoa egitean, takipnea eta sabeleko ondoeza hauteman ziren. Ez zen immunosupresioaren ebidentziarik ikusi. Era berean, ez zen gaixotasunik, ezta aurretik egindako tratamendu baten aurrekaririk ere antzeman. Biokimika serikoan, alanina aminotransferasa (ALT) eta aspartato aminotransferasa (AST) neurriz gehitu zirela ikusi zen. Erradiografiak, hepatomegalia eta biriketako lobulu emarietan biriketako patroi albeolar irregular txiki bat agertu zituen. 48 ordutan, AST eta ALT mailak asko igo ziren, eta arnas zeinuek okerrera egin zuten. Klindamizina parenteralki emateak (25 mg/kg IV 12 ordutik behin) eta laguntza-tratamenduek koadro klinikoaren progresioa ezin izan zuten ekidin animalia hil zen arte. Gibelaren eta biriken zitologian, morfologikoki T. gondii-rekin bateragarriak diren organismoak ikusi ziren. Antigorputzak detektatzeko zeharkako immunofluoreszentzia bidezko proban, Toxoplasma-ren aurkako 1:100 (IgM) eta 1:100 (IgG) antigorputzen tituluak behatu ziren. T. gondii-rentzat, bai birika zein gibeleko xurgatzeetan, zitologian erabilitako portak karrakatu ondoren lortutako materialean egindako PCRa positiboa izan zen. Egileen ustetan, hau da Espainiako estatuan, PCR bidez egiaztatutako katu baten toxoplasmosi barreiatu hilgarria deskribatzen den lehen kasua.
Ikuspuntu praktikotik, gibeleko ehuna orratz fin batekin ateratzea erabilgarria izan daiteke katuen toxoplasmosi barreiatua diagnostikatzeko, entzima hepatikoen igoera ulertezina ikusten denean bereziki.
Artikulu osoa esteka honetan kontsulta daiteke.