Jardunaldia: Animalietatik gizakietara, gaixotasun kutsakorrak eta One Health

Gizakiaren eta animalien osasunaren arteko harremana gaur egun eztabaidagarria ez den zerbait da. Jardunaldi honekin gaurko gai kezkagarrienetako batzuk ikusgai jarri nahi ditugu, hala nola, zoonosiak, antimikrobioen aurkako erresistentzia eta artropodo bektoreek transmititzen dituzten gaixotasunak. Honetarako programa hau aurkezten dugu, eta bertan NEIKEReko ikertzaileek gure komunitatearen egoera erakutsiko dute, eta gai horiei lotuta dauden proiektuen emaitzak. Horrez gain, beste erakunde batzuetako adituak entzun ahal izango ditugu, giza osasunaren ikuspegitik eta mundu mailan sortzen ari diren gaixotasun birikoek sortzen duten arriskuaren ikuspegitik zoonosien ikuspuntua emango dutenak.

TOKIA: Bizkaiko Albaitarien Legezko Elkarteko egoitzan. Mazarredo Zumarkalea, 53 behea, 48009 (Bilbo)
ANTOLATZAILEA: NEIKER
KOLABORATZAILEA: Bizkaiko Albaitarien Legezko Elkartea.
EGUNA: 2022ko azaroak 29
ORDUA: 08:30etatik-14:00etara
NORI ZUZENDUTA: Gizakien eta animalien osasunaren arloko profesionalak

Programa eta izen ematea: 

https://neiker.eus/eu/gertaerak/azaroak-29ko-agenda-animalietatik-gizakietara-gaixotasun-kutsakorrak-eta-osasun-bakarra/


Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *