Intelektinak bakterioen zelula-paretako karbohidrato espezifikoen hondakinekin elkartzen diren proteinak dira, batez ere galaktofuranosaren hondakinekin, bakterio-lisiaren edo fagozitosiaren bidez bakterio-kontra eginez. Mikobakterioetan espezializatutako NEIKEReko taldeak, aldez aurretik egindako azterketa batean, sekuentziazio masibo teknika erabiliz (RNA-seq), lesio fokalak eta difusoak zituzten animalien balbula ileozekaleko intelektina 2ren (ITLN2) gene-adierazpenaren maila altuagoa zela ikusi zuten, lesiorik gabeko animalietan behatutako adierazpen-maila baino. Lan honetan, azterketa immunohistokimikoak egin ziren, ITLN2ak Mycobacterium avium subsp. paratuberculosis (MAP) infekzioaren biomarkatzaile gisa duen potentziala zehazteko. Larritasun desberdineko lesio histologikoak zituzten animalien (fokala, multifokala eta zehaztugabea) ileokeko-balbularen sekzioetan eta lesio nabarmenik gabeko animalien sekzioetan, alde nabarmenak hauteman ziren ITLN2ren aurkako antigorputzaz inmunomarkatutako zelula kopuruan. Lortutako emaitzen arabera, ITLN2 behi-paratuberkulosiari lotutako lesio-mota guztien markatzaile gisa erabil daiteke. Hontaz gain, ITLN2 jariatzen duten Goblet eta paneth-zelulenen kopuruaren kuantifikazioa histopatologiaren tresna osagarritzat jo daiteke. Honek, MAPek kutsatutako animalien detekzioa hobetu dezake, batez ere, lesio fokal atzemangaitzagoak dituzten kasuan.
Lan hau, Animali-Bioteknologia SERIDA zentruko eta Leongo Unibertsitateko Animalien Osasun Saileko ikerlariekin lankidetzan egin da, “Behi-paratuberkulosia diagnostikatzeko eta kontrolatzeko irtenbide berritzaile eta integratuak (PARA-CON, RTI2018-094192-R)” proiektuaren esparruan. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, esteka honen bidez kontsulta daiteke aipaturiko ikerketa.