Ikerkuntza eta Nekazal eta Elikadura teknologiaren Institutu Nazionalak, INIA delakoak, finantziatutako I+D proiektuen azken deialdiaren ebazpena aditzera eman du azkenean, atzerapenarekin, baina onuraz NEIKERreko Animalia Osasuneko Departamenduarentzat. Proeiktu berri baten jabe gara, “Influenza aviar; detekzio, patogenia eta epidemiologia basa eta etxe-espezie arteko interfazean” (RTA2015-00088-C03-00). Proiektu hau, NEIKER buru dela, 3 azpi-proiektuetan banaturik dago, bertan, Baliabide Zinegetikoen Ikerkuntza Institutuak (IREC) eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomikoko Albaitari Fakultateak parte hartzen dutelarik ere. Proiektu honekin, Influenza Aviar (VIA) birusaren epidemiologia, basa-fauna eta produkzio estentsiboa duten etxe eta zinegetika hegaztien arteko interfazean sakondu nahi da bai eta etxe-inguruko faunaren inplikazioa guzti honetan. VIArekiko bertoko arrazek duten sentikortasuna ikertuko da. Hemengo influenza subfilum desberdinen iraunkortasuna giro desberdinetan zehaztuko da. Entsegu konparatua burutuko da kultibo metodo desberdinen efikazia aztertzeko. Birusaren tipado molekularra egiteko metodoak garatuko dira.
Ez da INIA deialdi gehiago egongo, hau izan da azkena. Hemendik Aurrera Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun ministeritzak kudeatutako I+D proiektuetarako urteko laguntza deialdira aurkeztu beharko ditugu gure proiektu aukerak. INIAk nekazaritza eta abeltzaintzarekin erlazionaturiko I+Dko proiektuetarako bideratzen zuen diru laguntza haina bideratuko duenaren esperantzaz.