Ikasitako jaiotzetiko inmunitatea: Mycobacterium bovis inaktibatuak eragindako txerto-babes mekanismo berria

Duela gutxi arte, jatorrizko inmunitateak, hartutako inmunitateak ez bezala, oroimena ez zuela pentsatzen zen. Jaiotzetiko inmunitateko mekanismo bereizgarriena fagozitosia da. Berau zelula batzuek izakia mehatxa ditzaketen agente patogenoak harrapatu, prozesatu eta deusezteko duten gaitasuna litzateke. NEIKEReko, Animalia Osasuneko mikobakteria taldeko ikertzaile batzuk, IREC eta VISAVETeko ikertzaile batzurekin elkarlanean, PLoS ONE (PDFa deskargatu) aldizkarian lan bat argitaratu dute. Ex vivo baldintzetan, bero bidez inaktibatutako Mycobacterium bovis (M. bovis) prestakin batekin, intramuskularki txertatutako txekorren makrofagoek, M. bovis deusezteko gaitasun eraginkorragoa dutela txertatu gabekoak baino frogatu dute. Makrofagoetan txerto honek eragindako efektuak hartutako erantzun inmunearekiko independienteak dira, txertatu ondoren 6 hilabete irauten bait dute. Guzti honek fagozitosiaren lisi-fasean oroimen efektu baten presentzia ematen digu aditzera, berau M. bovis inaktibatutako txerto-prestakin batekin induzitu daitekeelarik eta M. bovis ez litzatekeen beste agente patógeno batzuren babespen inespezifikoa eragingo lukeelarik. Murtziako Unibertsitatean antolatutako XXI. AVEDILA Simposioan, Azaroaren 17 eta 18an, lan hau ere aurkeztu da:

Ramon A. Juste, Marta Alonso-Hearn, Joseba M. Garrido, Naiara Abendaño, Iker A. Sevilla, Christian Gortázar, Jose de la Fuente, Lucas Domínguez. Nuevo mecanismo de protección vacunal inducido por Mycobacterium bovis inactivado. Comunicación Oral. XXI Simposium AVEDILA. 17-18 Nov 2016. Murcia.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *