Borrelia burgdorferi s.l. bakterioak Lyme-ren gaixotasuna eragiten du eta Ixodes ricinus EAE-en oso ugaria den kaparraren ziztadaren bitartez transmititzen da. Ziztadaren ondoren, poliki-poliki hazten den orban gorri handi bat ager daiteke (eritema migratzailea), sukarra, muskuluetako mina, artikulazioetako hantura, bihotzeko eta nerbio sistemako arazoak. Diagnostiko azkarra (sintoma bereizgarriak, kaparrekin kontaktua, antigorputzak detektatzeko odol-analisia) eta antibiotikoak dira gaixotasun honetarako konponbide eraginkorrak.
Europan kaparren bitartez gehien transmititzen den gaixotasuna da Lyme-ren Borrelosia. Berriki egindako azterketa bibliografiko baten arabera, Mendebaldeko Europan batez beste 22 kasu gertatu ziren 100.000 biztanleko urtean (link ECDC). Hala ere, Europako herrialdeetan egiten den zaintzaren heterogeneotasuna arazo bat da oraindik ere gaixotasunaren eragina, banaketa eta joera denboran zehar zehaztasunez ebaluatzeko.
SaBio taldeko gure kideek, IRECek (CSIC-UCLM-JCCM) eta Gaixotasun Arraroetarako Fundazioak (D’geneak) galdetegi labur bat prestatu dute, herritarrek Lyme-ren gaixotasunari buruz duten ezagutza baloratzeko, eta herritarrek inkesta honetan parte hartzeko eskatu dute. Hona hemen inkestara sartzeko esteka: https://forms.gle/Jwu3Jcg6eZ6utNfY8
Animatu, eta egin inkesta!