Hegazti basatiek sarritan eragile infekziosoak izaten dituzte. Batzuek, osasun arrisku esanguratsuak sortzeko ahalmena dute etxeko espezieei transmititzeko gai direlako eta zoonotikoak diren kasuan, osasun publikorako arazo bihurtu daitezkeelako. Mikroorganismo batzuren hautematea ostalariak beste eragile infekzioso batzuren aurrean izan dezaketen sentikortasunarekin erlazionatua izan da, ostalarien arteko transmisio patroia aldatuz eta koinfekzioa sustatuz. Halere, ezer gutxi dakigu koinfekzio hauek duten maiztasun eta basa-hegaztien gaixotasunen epidemiologian izan dezaketen inpaktuan. Infekzio natural bidezko hegazti-gripea (VIA) duten ur-hegaztiek, beste mikroorganismo batzuren iraizte handiagoarekin erlazionatzen diren zehazteko, VIArekiko positibo ziren 73 hegazti eta antzerako ezaugarriak zituzten beste hainbeste negatibo aukeratu ziren. Guztiei denbora errealeko PCR burutu zitzaien honako agenteak antzemateko; mendebaldeko virusa, tipo 1 motako hegazti-avulavirusa, Salmonella spp., Yersinia enterocolitica, Yersinia pseudotuberculosis, Mycobacterium avium-eko subespezieak, Mycobacterium tuberculosis konplexua eta Mycobacterium spp. VIArekiko positiboak ziren laginen %48-tan beste agente batzu aurkitu ziren negatiboen %23,3 (p=0.0003)-en kontra. Mycobacterium spp. eta Salmonella spp.-ren prebalentzia esanguratsuki handiagoa izan zen VIArekiko positibo ziren laginetan (%42.9 vs. %22.8; p=0.024 y %15.2 vs. %0.0; p=0.0015 hurrenez hurren). Beste agenteen prebalentzian; bilketa urte, hegaztiaren espezie eta familia, VIA subtipo eta lagin mota araberako desberdintasun adierazgarriak egon ziren. VIArekiko positibo ziren %9,6 laginetan, mikroorganismo ugari aurkitu ziren, bildutako detekzioen %20arekin bat etorri zirelarik. Bestalde, VIArekiko negatibo ziren laginetan, azterturiko mikroorganismo soil bat aurkitu zen. Honek baieztatzen du VIAren presentzian, azterturiko mikroorganismoen presentzia areagotu zela. Hau ikusirik, beharrezkotzat ikusten dugu lagin kopuru handiagoko edo egoera esperimentalean buruturiko ikerketa gauzatzea, joera honen kausalitatea aztertzeko asmoz.
Ikerketa lan hau INIAk (RTA2011-00111-C03) diruz babestutako hegazti-gripeko proiektu batean barneraturik dago. Honetan, NEIKERreko Animalia Osasun sailak SaBio – Baliabide zinegetikoetan ikerketa institutuaren IREC (CSIC-UCLM-JCCM)-en laguntzarekin parte hartzen du. Berriki, lana, Anvian Diseases aldizkarian argitaratu da artikulu moduan.