Ekainaren 25etik 28ra Espainiako Mikrobiologia Elkartearen XXIX. Kongresua (SEM 2023) egin da Burgosko Unibertsitatean. Edizio honetan, eta Atapuercako mendilerroko aztarnategiekiko hurbiltasuna aprobetxatuz, erakundeak bilakaera eta mikroorganismoak aukeratu ditu hari egituratzaile gisa, eta bere lema hau izan da: “ Mikroorganismoak: etengabeko eboluzioan dagoen unibertsoa”.
Aurten, SEM kongresuak 500 mikrobiologo baino gehiago bildu ditu, beraien azken lanak partekatuz. Aurkezpenetan landutako gaien artean, bai ponentzia formatuan, bai komunikazio labur edo poster formatuan, gaurkotasun osoko gaiak aurkeztu ziren, hala nola Antimikrobianoen aurkako erresistentzia, Mikrobiota eta Osasuna edo Aldaketa globala eta Gaixotasun berriak.
NEIKERek 4 posterrekin parte hartu du eta horietako 3 Animali Osasun Saileko ikertzaileek aurkeztu dituzte:
Esne-behien Enterococcus lactis: genoma osoen karakterizazioa eta Enterococcus faecium-ekin konparaketa. Medelin Ocejo, Beatriz Oporto, Maitane Mugica, José Luis Lavín, Ana Hurtado.
EAEko behi-aziendaren haztegietako Enterococcus erresistenteak: gutxieneko kontzentrazio inhibitzaileak eta genoma osoen karakterizazioa. Ana Hurtado, Maitane Mugica, Beatriz Oporto, José Luis Lavín, Medelin Ocejo.
Euskal Autonomia Erkidegoko animalia jatorriko Enterococcus espezieko erresistentzia profilak. Beatriz Oporto, Maitane Mugica, Medelin Ocejo, José Luis Lavín, Ana Hurtado.
Organismoa, ustekabeko bakterio-autobidea. José Luis Lavín Trueba, Aize Pellon, Sarai Varona, Leticia Abecia, Carlos Garbisu, Juan Anguita, Hector Rodriguez.
Datorren urtean SEM kongresua osatzen duten talde espezializatuen bilerak egingo dira, eta 2025ean SEM 2025en XXX. Kongresua egingo da Jaenen.