Egun, Informazio Sistema Geografikoak (ingelesez GIS deritzenak, Geographic Information System) alor oso desberdinetan erabiltzen dira: arkeologian, soziologian, hiri plangintzan, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioan, ikerketa zientifikoetan … Baina, zer dira eta zertarako erabiltzen dira? Ezagutu dezagun tresna honen historia.
1954. urtean, John Snow Doktoreak, Londres hiriko Soho barrutian gertatu ziren kolera jakinarazpenak kartografiatu zituen. Lehenengo “GIS” honek, beharbada Informazio Sistema Geografikoen erabilera goiztiarrena izan zenak, kutsaturik zegoen ur putzu bat detektatzea baimendu zuen eta gertatu ziren kolera agerraldiekin lotu zen.
1962an, GISen lehendabiziko erabilera erreala ikusi zen. Izan ere, Ottawako (Kanada) Baso eta Landa Garapeneko Sail Federalak, tresna hau erabili zuen herrialde horretako lurren inbentariorako bildutako datuak gorde, aztertu eta manipulatzeko. Ekimen hau lur mota eta erabilerak, nekazaritza – datuak eta basa – bizitzako datuak, aisialdirako guneak eta hegazti espezie urtar eta basogintzakoak kartografiatzeko xedez egin zen.
Horrela, GISa hardware, software eta datu geografikoen integrazio ordenatu bat da. Geografikoki erreferentziatuta dagoen informazioa bildu, gorde, manipulatu eta aztertzen du, planifikazio eta kudeaketa geografikoko arazo konplexuei irtenbidea emateko. Ondorioz, biologiarekin edo animalia osasunarekin erlazionatuta, zera baimenduko luketen: datuak irudikatu (espezien banaketa, ustiategien kokapena, agerraldi edo izurriteen intzidentzia) mapak erabiliz, gaixotasunak gerta daitezkeen guneak ezagutzearekin batera, hauen zabaltze mekanismoak ezagutu, espezie inbaditzaile baten ustezko zabalpena aurreikusteko ereduak sortu eta birus, parasito edo bakterio baten eraginez infektaturik dauden animalien ikerketak egin, animalia hauen jarraipenak eginez.
Hainbat ikerketetan erabili dute GIS tresna hau parasito, birus eta bakterio jakin batzuen banaketa geografikoa aztertzeko. Modu honetan, aziendarentzat arriskutsuak izan litezkeen eremuak identifikatzea eta gaixotasunak agertzeko dauden ustezko adierazleen karakterizazioa egiten saiatu dira. Tresna honek, gaixotasun jakinen prebalentzia ikusteko balio duten mapak egiteko aukera ematen du, zeinak baliagarriak izan daitezke prebentzio eta kontrol neurriak planifikatzeko.
NEIKEReko Animalia Osasun Sailean tresna hau darabilgu: zenbait gaixotasun zoonotikoen egoera epidemiologikoa adierazten duten mapak egiteko, landaretza, azienda – etxetiarra eta basa-fauna kontuan hartuta. Gainera, agente patogenoen bektoreen absentzia / presentzia datuak jasotzen ari gara ustezko ugaltze tokiak eta zabalpen bideak aurkitzeko.