Fluxuzko zitometria eta honen erabilera erantzun inmunearen ebaluaziorako

Fluxuzko zitometria, esekita dagoen zelula edo partikula baten, tamainua, itxura, konplexutasuna eta fluorokromo batekin markatu daitekeen zelula batetako edozein osagai edo funtzioa aldi berean neur dezakeen teknologia bat da. Aztergai dagoen suspentsioa, orri-fluxu batean injektatu eta laser izpi baten aurretik zelulak edo partikulak banan-bana ileran pasa arazten dira, izpiak hauengan eragina izan dezan. Sakabanatutako aurrealdeko argiak, zelularen tamainuari buruz informazioa emango digun bitartean, alboko sakabaneketak zelularen konplexutasunaren berri emango digu (pikordura eta zelula-morfologia). Hontaz gain, fluorokromo batekin markatutako zelulek edo berezko fluoreszentzia dutenek igorritako seinalea, dagokion foto-detektagailuak jasoko du. Seinale optikoak, digitalizatuko diren seinale elektronikoetan bihurtuko dira beren analisi informatikoa burutzeko.

Fluxuzko zitometria, inmunologian, hematologian, onkologian, anatomia patologikoan eta biologia molekularrean erabilgarri litzateke. Teknologia honen bidez, zelula bakoitzaren informazio kuantitatiboa lor daiteke, laginean, proportzio txiki batean egon daitezkeen subpopulazio zelular desberdinak antzemanez, honela, analisi zelularra burutu dezaketen beste metodo biokimikoen aurrean teknika abantailatsua izanik. Miloika zelulen informazioa batera jasotzeak, parametro ugariren analisia ahalbideratzen du, denbora motzean estatistikoki esanguratsuak diren datuak lortuz.

NEIKER-eko Osasun Animalia Departamenduak, abere zein basa-animaliei eragiten dieten gaixotasunen kontrola gauzatzeko, txertoen garapen eta ebaluaketa lanetan dihardu. Txertoak, zenbait zelula mota aktibatzeko diseinatzen dira, agente patogeno zehatz bati aurre egiteko edo infekzioa murrizteko. Beraz, ezinbestekoa litzateke animalien erantzun inmunea monitorizatzea eta bereiztea. Maila honetan, fluxuzko zitometriak, inmunofenotipo, funtzio zelular eta zitokinen detektatze intrazelularra ahalbideratzen duten entseguak burutzea baimentzen du. Inmunofenotipapena, odol oso, esne, oritze e.a-tik isolaturiko zelula inmuneen populazio eta subpopulazioen kuantifikzioan datza (T CD8+ zelulak, T CD4+ zelulak, B zelulak, neutrofiloak, monozitoak e.a). Subpopulazio zehatz batzuren presentziak eta proportzioak animaliak beren estatus inmulogikoaren arabera sailkatzea ahalbideratuko du. Txertaketa ondoren aktibatu eta fluxuzko zitometria bidez aztertu daitekeen funtzio zelular adibideetako batzu; fagozitosia, eztanda oxidatiboa eta zelulaz kanpoko tranpak dira. Prozesu guztiek infekzio-agenteen suntsipena dute helburutzat. Bestalde, inmuneak diren zelulak jariatutako molekulak dira zitokininak, tokian edo sistemikoki eragiten dutelarik. Jariatu dituzten zelulak ezagutu ezean, askotan, odol periferikoan dagoen zitokinina kozentrazioa jakitea ez da erabilgarri. Zitokininen tindadura intrazelularraren protokolo bidez, zitokininak eta hauek sorturiko zelulak identifikatu eta kuantifikatu daitezke.

Egun, nagusiki fluxuzko zitometria aplikazio inmunologikoentzat erabiltzen den arren, aparatu honek gure departamenduko diagnostikoa hobetzen eta azkartzen lagunduko digunaren esperantza osoa dugu.

Argazkia: Untxi baten odol periferikotik isolatutako neutrofilo lagin baten eskuratzea.
Egilea: NEIKER- Animalia Osasun saila

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *