Félix Pérez y Pérez sariaz aintzatetsitako ikerketa entomologikoa

Félix Pérez y Pérez Espainiako Sari Nazionalak ospe handia du albaitaritza arloan eta Medikuntza, Animalien Osasuna, Zooteknia, Klinika eta Animalien Ongizatearekin zerikusia duten gaiak jarduten ditu eta 2.500 euroz saritua izan da. Azken edizioan (2021) Daniel Bravo (UEx), Mikel A. González (UIB) eta Sergio López (CSIC) doktoreen ikerketa aintzatetsi du. Espainiako iparraldean garrantzi mediko-albaitaria duten dipteroen azterketa: “One Health” ikuspegia lan sarituak bi euli-talderen (ezparak eta drosofilidoak) ezagutza, eta berauek agente patogeno zoonotikoen bektore gisa duten inplikazioaren inguruko ezagutza hobetu nahi izan ditu.
Mikel A. González NEIKEReko lankidea izan da zazpi urtez, denbora-tarte hau bi alditan banatu delarik. Lehenik eta behin, doktore-tesia egin zuen Culicoides generoaren inguruan, eta ondoren, Culicidae familiako eltxoekin lanean jardun zuen doktoratu osteko kontratu bidez Animalien Osasuna Sailean. Gaur egun, Balear Uharteetako Unibertsitatean (UIB) ikertzaile kontratatua du. Saritutako lana Arabako lurralde historikoan burutu da, bertan Phortica variegata euliaren presentzia, Thelazia callipaeda nematodo edo begietako zizare zoonotikoaren bektorea dena, eta zenbait ezpara espezieren presentzia frogatu delarik.
Informazio gehiago eskuragarri dago ondorengo estekan: https://www.animalshealth.es/profesionales/estudio-entomologia-veterinaria-one-health-gana-premio-felix-perez-perez

Argazkia: Euli bat. Egor Kamelev Pexels-en.

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *