Abuztuaren 27 eta 31 egunen artean “13th European Wildlife Disease Association Conference” izan zen Larissan (Grezian), Thesaly-ko Unibertsitatearen albaitaritzako fakultateak antolatuta. Batzarraren gaiak, “Wildlife health and conservation: expectations in a challenging era”, fauna basatiaren gaixotasunen kudeaketak sustatzearen eta desafio handiko inguruetan fauna honen kontserbazioa era eraginkorragoan egitearen beharra nabarmendu zituen. Honela, antolatutako hitzaldi desberdinetan parte hartu zuten 200 ikertzaile baina gehiagok azken aldian alor hauetan egin diren ikerketetako aurrerapenak aurkeztu eta eztabaidatu zituzten: Fauna basatiaren Tuberkulosia: epidemiologia eta kontrola; Bektoreek trasmititutako gaixotasunak; Gorantzan diren eta berriro ere gorabidean doazen gaixotasunak; Arretarik jartzen ez zaien espezieen (saguzarra) kontserbazioa eta osasuna; Genetika-gaixotasun lotura, ur-animaliak eta ekosistemak; Fauna basatiaren kontserbazio, maneju eta osasuna; Osasun publikoa eta fauna basatia; Europan infekzio zuzenaren ebidentzia gizaki, fauna basati eta abeltzaintzaren artean.
NEIKER-ko Abere Osasun sailetik hiru ikertzaile bertaratu ziren, alor hauetan lanean ari diren proiektuen (TEJON TB RTA2014-00002-C02-02 y VEPIFAUS16-18) emaitzak aurkeztera. Basurdeetan hepatitis E-aren antiorputzek daukaten prebalentzia, basurdeetan tuberkulosiaren aurrean sortutako antigorputzen prebalentzien banaketa espazial eta temporala eta Europako azkonarraren eredu batean tuberkulosiaren kontrako txerto baten eraginkortasuna izan ziren aurkezpen hauen gaiak.