Jasotako 241 basa-haragijaleen ehunak, denbora errealeko PCR eta 18s rRNA genearen sekuentziazio bidez aztertu ziren, Euskal Herriko zein Asturiasko basa-haragijaleetan dauden piroplasma parasito espezie desberdinak aztertzeko helburuarekin. 18 azeritan (%37,5) Babesia vulpes detektatu zen (lehen Theileria annae bezela ezaguna), 54 azkonarretan (%44,2) Babesia sp.-ren bi genotipo antzeman ziren. Azken hauek soilik B. vulpes-en 18s rRNA genearekin %97-98ko antzekotasuna zuten, talde taxonomiko berriak direnaren seinale. Sekuentzien azterketak Cystoisospora sp.-ren presentziaren aurkikuntza beste bi azkonarretan eta azterturiko sei basakatuetatik, lauk Cytauxzoon sp.-rekin infektaturik zeudela frogatu zuen. Azterturiko beste hainbat espezie; marta, erbinudea, ipurtatsa, igaraba, bisoia, lepazuria, katazuria edo otsoa, besteak beste, negatiboak izan ziren. 238 animalietatik 100etan (%42,0) kaparren bidezko parasitazioa antzeman zen, Ixodes hexagonus eta Ixodes ricinus espezie ugarienak izan zirelarik identifikatu ahal izan ziren zortzi espezietatik. Ikerketa honen ondorioetako bat basa-haragijale europearrak, piroplasma ugariren ostalari izan daitezkeela litzateke. Azeritan B. vulpes, Babesia sp. azkonarretan eta Cytauxzoon sp. basakatuetan prebalentzi handiak aurkitzea, basa-haragijale europearrak piroplasma askoren gordailu izan daitezkeela adieraziko luke, ondorioz, etxe-abereen transmisiorako arrisku potentzialak lirateke.
Ikerketa hau INIA RTA2011-00008-C02-00 proiektu bidez finantziatu da, SERIDA eta NEIKERreko taldeek parte hartuz. Ikerlana, dohaineko sarbidea duen aldizkari batean dago argitaratua:
J. F. Barandika, A. Espí, B. Oporto, A. del Cerro, M. Barral, I. Povedano, A. L. García-Pérez and A. Hurtado. Occurrence and genetic diversity of piroplasms and other apicomplexa in wild carnivores. Parasitology Open / Volume 2 / enero 2016, e6.