Etxaldetik mahaira: elikagai osasuntsu eta seguruak guztiontzat

Osasun Publiko eta Ekonomiaren lehentasunetako bat, kate trofikoaren fase bakoitzean gizakia, animalia eta landareen osasuna babestea da. Elikagai-segurtasun politikek, landare eta animalia osasuntsuetan jatorria duten elikadura seguru eta osasuntsua ziurtatzeaz gain, nekazaritzako elikagaien sektoreari ahalik eta baldintza onenak eskaintzea dute helburu . Izan ere, aipaturiko sektore honek, ekonomiari modu nabari batean laguntzen dio ekoizpen eta enpleguari dagokiola.
Animalia jatorria duten produktuak kontsumitzeak dakartzan arrisku biologiko garrantzitsuenen artean, Salmonella eta Listeria monocytogenes patogenoei loturik daudenak aurkitzen dira, besteak beste. Bakteria hauek ekoizpenerako erabiltzen diren animaliak infektatu ditzakete, kate trofikora pasatu eta gizakia kutsatzeko gai dira. NEIKERREKO Animalia Osasun Sailean, zaintza epidemiologikoko programak burutzen dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko abere ustiategiek, kate trofikoaren bitartez transmititu daitezkeen bai aipaturiko agente bakteriano hauen, zein beste batzuekiko duten egoera zein den ezagutzeko, Duela gutxi, 301 ustiategiz osaturiko behi eta ardi-aziendetan eginiko ikerketa bat amaitu da, non, batetik, Salmonella-rekiko positiboak diren taldeetan proportzio erlatiboki baxua behatu den, eta bestetik, L. monocytogenes-en banaketa zabalagoa ikusi den. Nahiz eta Salmonella gure inguruan janariarekin gertatzen diren agerraldien erantzule nagusia izaten jarraitu, lortutako emaitza hauek, hausnarkari etxetiarrek arrisku garrantzitsurik suposatzen ez dutela erakusten dute. L. monocytogenes-ek eragindako infekzioen kasuan, biztanleriarengan eragin nabarmen baxuagoa duen arren, heriotza-tasa altuagoak eragiten dituen, hausnarkariak eta bereziki behi-aziendak, ahalmen handiko andui patogenoen gordailu garrantzitsuak dira. Taldearen tamaina, urte sasoia, ustiategiaren kokapen geografiko edo etxaldeko beste animalia espezieen presentzia bezalako faktoreek L. monocytogenes-ek eragindako infekzio arrisku handiago batekin lotu ziren. Ustiategiko ingurutik nonahiko organismo hau ezabatzea bideraezina den heinean, kutsadura eragin dezaketen faktore arriskutsu nagusien identifikazioak eta etxaldeetan kontrolerako neurri eraginkorrak ezartzeak, kate trofikoaren oinarrian dauden elikagaien kutsatze arriskua murrizten lagundu dezakete. Nolanahi ere, kate trofikoaren beste fase batzuk (abereen hiltzea eta elikagaien prozesatzeak) ere garrantzitsuak dira. Kate trofiko guztian zehar gertatu daitezkeen kutsadurak zaindu eta aurreikusteak, kontsumitzailearen elikagai-segurtasuna bermatzen laguntzen du.

Euskal Autonomia Erkidegoko hausnarkari etxetiarren ustiategietan, prebalentzia, patogeneitatearen karakterizazioa eta Salmonella y L. monocytogenes-ek eragindako infekzioaren barreiaduran eragina duten faktore desberdinen datu zehatzak, duela gutxi argitaraturiko hurrengo artikulu honetan aurkitu daitezke 2017ko azaroaren 4rarte: Veterinary Microbiology 210:71–76 (pdf-ra linka). Data hau pasatu ostean, link honek dohainik egoteari utziko dionez, artikulua irakurtzen interesaturik egongo bazina, gurekin kontaktuan jarri beharko zinateke.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *