Abenduaren 5etik 8ra “XIV. Ugaztunen Kontserbazio eta Ikerketarako Elkartearen Kongresua (SECEM)” ospatu zen Jacan (Huesca).
Bi urtean behin egiten den biltzar honen bidez, iberiar penintsulako ugaztun espezie desberdinen egoerari buruzko ikerketaren emaitzen berri eman eta kontserbazioarekin lotura duten jarduerak eta proiektuak sustatu nahi dira. Programak gai desberdinetako 14 saio bildu ditu eta NEIKEReko Animalien Osasun Sailak etxeko eta basoko espezieen osasunean parte hartu du. Lucia Varela Castrok “Euskal Herriko ganadu haziendetan harturiko Basoko saguen (Apodemus sylvaticus) mikobakterio ez-tuberkulosoen detekzioa” izeneko ahozko komunikazioa aurkeztu du. Lan hau TEJONTB proiektuaren baitan kokatzen da (“INIAk (RTA2014-00002-C02-02)” finantzatutako “INB (RTA2014-00002-C02-02)”.
Lanaren helburua EAEko ustiategietan mikromamiferoek micobacteriosien epidemiologian izan duten papera aztertzea zen. Horretarako, mikobakterio ez-tuberkuloso (MNT) edo tuberkulosi historia (TB) duten hiru abeletxe hautatu ziren, zeinetan in vivo mikromamiferoak harrapatzeko lau laginketa egin ziren. Zazpi mikromamifero espezieen 108 ale harrapatu ziren, horietatik %87-a Apodemus sylvaticus espeziekoa izanik. Ez zen Mycobacterium tuberculosis konplexuko (CMTB) mikobakteriarik aurkitu, baina MNT aurkitu ziren Apodemus spp-en %7,1ean. Identifikatutako mikobakterioak honako hauek izan ziren: M. intracellulare, M. avium subsp. paratuberkulosis, M. gordonae, M. celatum eta M. fortuitum konplexua. Emaitzen arabera, EAEko CMTBren epidemiologian mikromamiferoen zereginak garrantzitsua ez dirudien arren, patogenoak izan daitezkeen edo gutxienez abelgorrien tuberkulosia desagerrarazteko programan erabilitako diagnostiko tekniken emaitzak oztopatzeko gai diren MNTak eraman ditzakete.