Microsporidia protozooek, parasito oportunistak eta derrigorrezko intrazelularrak, hainbat ornogabe eta ornodun infektatzen dituzte. Munduko animalia eta gizakietan gehien detektatzen den Mikrosporidio espezieen artean Enterocytozoon bieneusi dakusagu. Patogeno honen epidemiologian, animalia espezie desberdinek joka dezaketen gordailu papera oraindik ez dago bat ere argi. Inmunoeskasia duten gizakiotan erasoaren eragina larria oso izan daiteke. Horrela, nahiz eta E. bieneusi, basa zein etxe espezie ugari infektatzeko gai den eta goraka doan patogeno emergentea izan, ikerlan gutxi batzu izan dira basa-haragijaleetan honen presentzia aztertu dutenak. Prebalentzia zehaztu nahian, Espainiako komunitate autonomiko desberdinetako 190 basa-haragijale aztertu ziren. Hiru espezie ostalarietako (azkonar europearra, lepazuri eta azeri gorria) hogeita bost gorotzetan (%13,2), PCR positibo izan ziren E. bieneusi-rekiko. ITS-ko nukletido sekuentziaren azterketak, dibertsitate genetiko maila altua erakutsi zuen; zortzi genotipo desberdin, horietatik lau ezagunak (PtEbIX, S5, S9 y WildBoar3) eta lau berri (EbCar1-EbCar4). Azterketa filogenetikoari esker lau genotipo berriak (EbCar1-EbCar4), S5, S9 y WildBoar3, 1 talde zoonotikoan multzokatu ziren. Ikerlan honen emaitzek, basa-haragijale populazioan, gizakioi eragiten diguten genotipoak daudela frogatzen dute, hauen infekzio iturri eta ingurune kontaminazio papera berretsiz.
Ikerlan honetan, Beltsvilleko (AEB) Nekazal ikerketarako Zentruaren gidaritzapean, Carlos III Osasun Institutuak, Alfonso X Jakituna Unibertsitateak, SERIDAk, IRECeko Sabio taldeak SABIOTec, Cacereseko Albaitaritza Fakultateak eta NEIKERrek parte hartu dute.
Lan honen emaitzen inguruan gehiago jakin nahi ezean, harremanetan jar zaitezte!
Erreferentzia: Santín M, y cols. Molecular Characterization of Enterocytozoon bieneusi in Wild Carnivores in Spain. J Eukaryot Microbiol. 2018 (in press). doi: 10.1111/jeu.12492.