Klima-aldaketa eta bektoreen ekologia

Klima-aldaketak gaixotasunak eragiten dituzten artropodo bektoreen ekologia aldatzen ari da; izan ere, animalia horien hedatzea errazten du, osasun-arriskua handituz. Fenomeno horren ondorioz, eltxoak, kaparrak eta beste bektore batzuk gero eta mehatxu handiagoak dira animalien osasunerako eta osasun publikorako, testuinguru global batean. Urriaren 24an, Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunean, funtsezkoa da ingurumen-aldaketa horien ondorioen inguruan era  erronka horiei aurre egiteko modu koordinatuan jarduteko beharrari buruz hausnartzea.

2024ko urriaren 14tik 17ra, NEIKEReko Animalia Osasun saileko bi lankide Montpellierreko (Frantzia) 23rd European Society for Vector Ecology Conference (ESOVE) kongresuan egon ziren. Bertan nabarmendu zen nola ingurumen-presioak eta presio antropogenikoak gaixotasunak eragiten dituzten bektoreen sakabanaketa bizkortzen duten. Horrek, erantzun azkarrak emateko eta nazioarteko lankidetza sustatzeko beharra areagotzen du.

Eltxo inbaditzaileak, hala nola Aedes albopictus (eltxo tigrea) eta Aedes japonicus, Europan eta Euskadin geografikoki hedatzen ari diren espezieen adibide dira, gero eta populazio gehiago baitaude ezarrita.

Kongresuan, NEIKERek hurrengo ikerketa aurkeztu zuen: ““Development of a duplex real-time PCR assay for rapid identification of Aedes albopictus and Aedes japonicus eggs”. Honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoan eltxo inbaditzaile horien identifikazioa optimizatzeko, denbora errealeko PCR duplex protokolo baten diseinua da. Teknologia horrek aukera ematen du bektoreen hedapenaren prebentzioan azkarrago jardutea, eta, mehatxu emergenteei erantzun hobea ematen.

ESOVE kongresuan parte hartzeak NEIKERek klima aldaketak osasun publikoari ezartzen dizkion erronketarako konponbideak bilatzeko duen konpromisoa islatzen du. Orain, inoiz baino gehiago, ezagutze-trukea eta nazioarteko lankidetza funtsezkoa dira gaixotasunen bektoreekin lotutako arriskuak aurreikusteko eta murrizteko.

Argazkia: NEIKEReko Animali Osasun saila

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *