Gerard Badia Bringué gure kideak bere doktore-tesia defendatu du: «Early diagnosis, genomic resistance to bovine paratuberculosis, and regulation of the host response against this infection». Defentsa 2025eko otsailaren 7an 11:00etan, Leioako Euskal Herriko Unibertsitateko (EHI) Zientzia eta teknologia Fekultateko Gradu Aretoan izan zen. Tesia NEIKEReko Animalia Osasun Sailean burutu da, PARACON (RTI2018-094192-R-C21) eta PARARESILIENCIA (PID2021-122197OR-C21) proiektuen esparruan. Proiektu horiek MICIU/AEI/10.13039/501100011033 eta “FEDER Una manera de hacer Europa”, proiektuek finantzatu dituzte, eta NEIKEReko Marta Alonsok eta EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saileko Begoña Jugok doktoreek zuzendu dute. Prestakuntza-aldian, Gerardek doktoratu aurreko kontratu bat izan du (PRE2019-090562, 2020-2024) pretatzen ari diren ikertzaileentzat, MICIU/AEI/10.13039/501100011033 eta “FSE Invierte en tu futuro” finantzatua. Tesia argitalpen bildumaren modalitatean aurkeztu zen eta nazioarteko aipamena jaso zuen, Cum laude kalifikazioa lortuz. Doktorego-tesi honetan lortutako emaitzen ondorioz, nazioarteko bi patente-eskaera aurkeztu dira.
Behien paratuberkulosia (PTB) hausnarkarien enteritis granulomatosa da, eta galera ekonomiko handiak eragiten dizkio esnerako behien sektoreari mundi mailan. Gainera, potentzial zoonosikoa du, giza hanturazko gaixotasun eta gaixotasun autoimmune askorekin lotu baita. Mycobacterium avium subsp. paratuberculosis (MAP) bakterioarekin infektatutako animalien diagnotikoa erronka bat da oraindik, eta tresna berriak behar dira PTBren etapa azpiklinikoetan animalia infektatuak detektatzeko. Tesiaren lehen argitalpenean, PCR digitalaren (ddPCR) entsegu bat diseinatu zen MAPen F57 sekuentzia espezifikoaren zati bat detektatu eta kuantifikatzeko MAPek modu naturalean infektatutako Holstein ganaduaren laginetan. Odol-laginen ddPCRa izan zen foku-lesioak zituzten behi subklinikoak detektatzeko metodo kuantitatibo guztien artean tresnarik sentikorrena. Bigarren eta hirugarren ikerlanetan, RNAren sekuentziazio masiboa (RNA-Seq) erabili zen mikroRNA (miRNA) adierazpena eta lotura alternatiboko gertaerak (alternative splicing, AS) alderatzeko, Holstein behien balbula ileozekal eta odol periferiko laginetan, PTBrekin erlazionatutako heste-ehunetako lesio fokal edo hedatsuak, lesiorik gabeko kontrol-behien aurrean. MiRNAk eta ASa infekzio subklinikoa detektatzeko biomarkatzaile gisa erabiltzeaz gain, miRNAen eta ASen adierazpenaren analisiak ostalariak infekzioaren aurrean ematen duen erantzunaren mekanismo erregulatzaileak hobeto ulertzea ahalbidetu zuen. Nukleotido bakarreko polimorfismoek (SNP) ere erregulatu dezakete ostalariaren ernatzun immunea. Tesiaren laugarren ikerketan, analisi genomiko-transkriptomiko konbinatua erabili zen, EGR4 eta MGC134040 geneen adierazpenarekin eta lesio multifokal eta hedatsuekin lotutako bi SNP identifikatzeko, hurrenez hurren. Genetikak zehazten du, hein handi batean, MAP infekzioarekiko sentikortasuna/erresistentzia, eta, beraz, animalia erresistenteak hautatzea kontrol-estrategia egokia izan daiteke, lehendik zeudenen estrategien osagarri bezala. Hori dela eta, bosgarren eta seigarren ikerlanetan, bi profil immunogenetiko definitu ziren, ostalariaren makrofagoek, MAPekin ex vivo baldintzetan infektatzen zirenean, MAPen karga mugatzeko gaitasun hobearekin eta T linfozitoek gamma-interferoi maila handiak sortzeko gaitasunarekin, ex vivo hegazti-tuberkulinarekin estimulatuz. Emaitzek Holstein ganadua immunogaitasunaren arabera sailkatzeko eta hautatzeko aukera ematen dute, eta horrek prebalentzia eta PTBk eragiten dituen galera ekonomikoak murriztea ekarriko luke, abereen bizitza produktiboa luzatuz eta elikagaien segurtasuna hobetuz.
NEIKEReko Animalia Osasun Sailetik zorte handia opa diogu Gerardi bere ikerketa-ibilbidean era urte hauetan egindako lanagatik zoriontzen dugu. Zorionak Gerard!